Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zilbetiko 74 urteko mendizale bat hil da Adi mendian

Guardia Zibilak erreskatatu du pendiz handi batean erori eta kolpe gogorrak jaso ostean. Ordu batzuk geroago, baina, hil egin da.

Guardia Zibilak 74 urteko gizon bat erreskatatu du Adi mendian, erori eta kolpe ugari jaso ostean. Ordu batzuk geroago, hala ere, hil egin da, ospitalean.

Zilbetiko (Nafarroa) herritarra zen hildakoa, eta pendiz handi batean behera erori da.

Erorketaren ondorioz, desorientatu egin da eta kolpe ugari jaso ditu. Ondorioz, helikopteroz eraman dute ospitalera.

Hortik ordu batzuetara hil da, ospitalean, Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X