Albiste da
Indarkeria matxista Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biktimaren alaba txikiak amaren gorpuarekin egon dira 24 orduz, etxean

Ustezko hiltzaileak ihes egin zuen hilketa gauzatu ondoren, eta astearte arratsaldean atxilotu dute, Mutrikun. Lagun baten etxean ezkutatuta zegoen.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Baliteke Bilbon ustez senarrak hil duen emakumearen bi alaba txikiak amaren gorpuarekin egon izana 24 orduz baino gehiagoz, ETBk jakin izan duenez.

Ertzaintzak 13:30ean topatu du 25 urteko andrearen gorpua, Ollerietagoiena kaleko 25. zenbakiko etxe batean, Atxuri auzoan.

Nolanahi ere, auzokideek azaldu dutenez, astelehen goizaldean, 05:30ean, zarata handia entzun zuten senar-emazteen etxean. Gerta liteke une horretan jazo izana krimena, ETBk informatu duenez.

Ustezko hiltzaileak ihes egin zuen hilketa gauzatu ondoren, eta astearte arratsaldean atxilotu dute, Mutrikun. Lagun baten etxean ezkutatuta zegoen.

Horrek esan nahi du bi alaba txikiak (5 urte baino gutxiago dituzte) amaren gorpuarekin batera egon direla etxean, egun batez baino gehiagoz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X