Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto batek su hartu du N-634 errepidean, Usurbilen, matxura mekaniko batek eraginda

Errepidea itxi behar izan dute, eta ilarak sortu dira.
Donostiako suhiltzaileek amatatu dituzte garrak. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
Donostiako suhiltzaileek amatatu dituzte garrak. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

Donostiarako bidean zihoan auto batek su hartu du gaur eguerdian N-634 errepidean, Usurbilen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Sutearen ondorioz, errepidea guztiz zarratu behar izan dute, eta ilarak sortu dira. 13:00etarako, zabalik zegoen berriro.

Iturrion arabera, matxura mekaniko batek eragin du sutea, 11:45ean. Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira garrak amatatzera, eta lanean aritu diren bitartean, erabat itxita egon da errepidea.

12:15ean, errei bat zabaldu dute, eta ibilgailuak txandaka pasarazi dituzte. Hori dela eta, ilarak sortu dira. 13:00etan zabaldu dute berriro errepidea guztiz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X