Urtebete
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka gizonek sexu-abusuengatik kontu eman dute #MeToo mugimenduari esker

Weinstein ekoizlearen eskandaluarekin iaz jaiotako #MeToo olatuak urtebete bete du ostiral honetan. Mugimendua horri esker, milaka emakumek jasandako sexu-abusuak salatu dituzte.
18:00 - 20:00
#Metoo, urtebete isiltasuna apurtu zenetik

2017ko urriaren 5ean The New York Times egunkariak Harvey Weinstein ekoizlearen sexu-abusuen historia zabala argitara eman zuen eta #MeToo (Nik ere) mugimenduari hasiera eman zion.

Times egunkariaren, New Yorker aldizkariaren eta gerora beste hedabide batzuen informazioei esker, zein biktimen testigantzei eta sare sozialei esker, estalita zegoen arazoa argitara atera zen eta dozenaka gizonek kontu eman behar izan dute kultura, politika zein negozioetako eremuetan emakumeei egindako sexu-abusuengatik.

Duela hamabi hilabete Weinstein Hollywoodeko gizonik boteretsuenen artean zegoen, zinema giroan emakumeekiko zuen jarrera ageriko sekretua izan arren. Egun, Weinstein fidantzapean aske dago eta urteetan zehar espetxera bidali liezaiokeen epaiketaren zain dago. Gainera, berak sortu zuen enpresatik kaleratua izan da.

Hori horrela, Weinsteinen aurka sortutako olatua ez da gelditu eta #MeToo mugimenduari esker, pairatutako sexu-abusuak salatzera ausartu dira milaka emakume.

Bill Cosby, Kevin Spacey edo Louis CK aktoreak edo Roy Moore, Al Franken edo Eric Schneiderman politikariak sexu-abusuengatik akusatuak izan dira eta, neurri batean edo bestean, ondorioak jasan dituzte beren lanpostuak galduta edo, Cosbyren kasuan, kondenatuak izanda.

Bestalde, #MeToo mugimenduaren ostean, 300 emakumezko aktorek osatzen duten "Time's Up" (Denbora bukatu da) elkartea jaio zen, sexu-abusuak pairatu dituzten emakumeei laguntzeko.

Egun, sexu-abusuen kontrako borroka mundu osoan barreiatu da; eta, Frantzian, Erresuma Batuan edo Italian #MeToo antzeko ekimenak sortu dituzte. Europako Parlamentuan ere gaiari buruzko eztabaidak izan dira.

Sexu-abusuen arazoa, zinemaz haratago joan da eta kirol mundura ere heldu izan da; esaterako, Larry Nasar AEBko Gimnasia Federakuntzako mediku ohia gimnasta askok salatu zuten sexu-abusuak egotzita, tartean, Simone Biles, joko olinpikoetan irabazle izandakoa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X