Shein, AliExpress, Temu eta Wish jomugan, haur itxurako panpina sexualak saltzeagatik
Frantziako Gobernuak Shein plataforma debekatzearekin mehatxu egin du, panpina horiek merkatutik erretiratzen ez baditu. Online merkataritzako erraldoia, bere aldetik, Frantziako Justiziarekin kolaboratzeko prest agertu da, Parisko Fiskaltzak ikerketa abiatu ondoren.
Frantziako Gobernuak Shein, AliExpress, Temu eta Wish online-merkataritzako erraldoiak jarri ditu jomugan, haur itxura duten panpina sexualak saltzeagatik eta adin txikikoentzako filtrorik gabe eduki pornografikoak zabaltzeagatik.
Hain zuzen ere, bart, Parisko Fiskaltzak iragarri du lau ikerketa abiaraziko dituela, ume itxurako panpina sexualen salmentaren harira.
Pasa den larunbatean Frantziako Lehiaren, Kontsumoaren eta Iruzurren Jazarpenaren Zuzendaritza Nagusiak ohartarazi zuen Shein plataformak haur itxurako panpina sexualak saltzen dituela.
Ondoren, antzeko produktuak hauteman zituen AliExpress plataforman.
Halaber, ohartarazi du Temu eta Wish plataformen jarduna ere ikertuko duela, eduki pornografikoak zabaltzeagatik.
Shein, Justiziarekin kolaboratzeko prest
Txinako Shein plataforma prest agertu Frantziako Justiziarekin kolaboratzeko eta ume itxurako panpina sexualak erosi dituztenen izenak jakinarazteko, Parisko Fiskaltzak irekitako ikerketaren harira.
"Justiziarekin % 100ean kolaboratuko dugu", esan du Quentin Ruffat Frantzian plataformak duen bozeramaleak, irrati kate batean. Horrez gain, prest agertu da panpina erosi dutenen izenak justiziari emateko, hori eskatzen badiote.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.