Ugarteko: 'Guztiarekin sartzeko agindua eman nuen, baina ez nuen zehaztu nola egin'
2012ko apirilaren 5ean hil zen Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailea Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek buruan kolpatuta. Egun hartan, Ugartekok zuzentzen zuen Ertzaintzaren operatiboa, eta berori da, hain zuzen, hilketa gertatu zen kalezulora joateko eta zeukaten guztiarekin sartzeko agindua eman zuena. Horixe da, behinik behin, asteazken honetako saioan Ugartekok berak onartu duena.
Azaldu duenez, "ingurua babesteko" eta "istiluak eteteko" eman zuen agindua. Dena dela, argitu du ez zuela agindutakoa "nola egin behar zuten" zehaztu, akusatuen aulkian eseri zen "zonalde horretako ertzainburuaren ardura" zelako hori.
Bizkaiko Lurralde Auzitegian egindako adierazpenean, hilketa jazo zenean Deustuko polizia-etxean zegoela, eta bere lana koordinazio aginduak eta baliabideak ematera mugatzen zela esan du.
Gainera, argi utzi du istiluak gertatzen diren tokian bertan dagoen ertzainburuak duela agintea, eta furgonetetan ofizialek ematen dituztela aginduak. Ildo horretan, berretsi du ez zuela "gauzak nola egin" agindu.
Epaiketan ziurtatu duenez, ingurua babesteko asmoz, "guztiarekin sartzeko" agindua eman zuenean, "arina" izaten saiatu zen. Hain zuzen ere, mezu horrekin furgonetako ertzainburuari adierazi nahi zion "istiluak baretzeko nahikoa baliabide zituela". "Ez nion esan zer erabili behar zuen", zehaztu du.
Era berean, azpimarratu du ertzainburuari dagokiola tiro egiteko agindua ematea. Gainera, Ugartekoren esanetan, koordinazio zentroari jakinarazi behar dio tirokatzen ari direla. Hori horrela, Ugartekok gaineratu du zonalde hartako ertzainburuak esan ziola ez zirela furgonetatik atera, haien aurka objektuak jaurtitzen ari zirelako, eta, beraz, ez zutela "gatazkan" esku hartu.
Bukatzeko, azaldu du "ertzainburuak ezer egiten ez zuela ikusita, kalezulora sartzea eta ingurua babestea" agindu zuela. Horrez gain, baieztatu du furgonetatik jaisteko eskatu ziola ofizialari, ez zekielako zer gertatzen ari zen.
Iñigo Cabacas plataformak baieztatu du “justizia egongo balitz, Ugarteko akusatuen aulkian egongo litzatekeela
Iñigo Cabacas plataformako ordezkariek ziurtatu dute gaurko eguna "berezia" dela, Athleticeko jarraitzailearen heriotza eragin zuen kargaren "erantzule zuzenak" lekuko gisa deklaratu duelako. "Justizia existituko balitz, akusatuen eserlekuan egongo litzateke", nabarmendu dute.
Epaiketaren asteazkeneko saioa hasi aurretik, Justizia Jauregiaren aurrean elkartu dira plataformako kideak. Esan bezala, Ugartekok hartu du hitza gaur, hots, Maria Diaz de Haroko kalezuloan "zeukaten guztiarekin sartzeko" agindua eman zuen Ertzaintzaren buruak. Hantxe jaso zuen Cabacasek pilotakada.
Elkarretaratzean, Iñigo Cabacasen gurasoen zain egon dira bertan bildutako lagunak, eta txalo artean egin diete harrera. Geroago, megafonia bidez, Ugartekoren agindua jasotzen duten grabazioa jarri dute.
"Egunero ari gara lekukotasun oso gogorrak entzuten, baina gaurkoa bereziki garrantzitsua da", esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.
Ainara erreskatatu zuen suhiltzailearen esanetan, "ia ezinezkoa" zen baldintza haietan bizirautea
Julio Revuelta, Santanderko El Bocaleko istripura heldu zen suhiltzaileen lehen taldeko burua, Ainara (bizirik atera zen bakarra) zegoen tokira jaitsi zen lehena izan zen. Biktima zegoen lekura nola heldu zen eta estutasun betean erreskatea nola bizi izan zuen esan digu.
Errejon salatu zuen bigarren emakumeak ez du bere burua berretsi, izu-atake bat jasan ostean
Salatzailearen abokatuak uste du kasua artxibatu egingo dela "beharrezko pauso hori" eman ez duelako, baina "aurrera egiten" saiatuko dela ohartarazi du.
AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunea itxiko dute igande gauean Eitzako tunelean mantentze-lanak egiteko
Bilborako noranzkoan, 21:00etatik 05:00etara bitartean egongo da itxita. Bilborako noranzkoan AP-8tik doazenek eta AP-1era sartu nahi duten erabiltzaileek Eibarren atera beharko dira, noranzkoa aldatu, eta handik AP-1era Gasteizko noranzkoan sartzeko adarra erabiltzeko.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Realeko zale bati 3.000 euroko iruzurra egin diote, Errege Kopako finalerako sarrerak erosten saiatu denean
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 18an Sevillan jokatuko den partidarako sarreren iruzurrezko salmentaren berri eman dute, eta txartelak erosteko bide ofizialak soilik erabiltzeko eskatu dute.
Ikertutako agentea, hiru familia eta Santanderko Udala pertsonatuko dira istripua argitzeko auzian
Istripua ikertzen ari den epaileak diligentzia berriak agindu ditu, eta abisuei erantzuteko protokoloak, bizilagunen kexak eta pasabidearen egoerari buruzko txosten bat eskatu ditu.
Korrikaren hasiera zuzenean Atharratzetik
24. Korrika martxoaren 19an hasiko da Atharratzen. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da 14:30etik aurrera.
La Sallek "barkamena" eskatu die Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak gaur bertan publiko egin duen oharrean, biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du, bai eta "gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere, eta “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, betiere pazientearen edo horren senideen baimena izanez gero.