Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira indarrean zeuden abisu horiak, euriagatik eta elurragatik

Asteleheneko gauerditik aurrera, abisu horia ezarriko dute Araban, tenperatura baxu eta izozte arriskuagatik.
18:00 - 20:00
Zurituta esnatu da Aralar, udazken bete-betean

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, asteburuan elurragatik eta euriagatik ezarritako abisu horia desaktibatu egin dute. Izan ere, elur-kota 1.200-1.300 metroren bueltan kokatuko da egunaren azken orduetan.

Bestalde, asteleheneko 00:00etatik biharko 10:00ak arte, Araban abisu horia ezarriko dute izozteengatik.

Astearterako iragarpenari dagokionez, eguraldiak hobera egingo du, hego-haizeari esker, nahiz eta oraindik ere giro ezegonkorra nagusituko den. Tenperatura minimoak oso hotzak izango dira, oraindik ere, eta barnealdeko zenbait puntutan izotza egongo da, berezik, mendi bailaretan. Tenperatura maximoek, ordea, gora egingo dute. Tarteka hodeiak ikusiko dira zeruan, eta baliteke euria ere egitea, batik bat, barnealdean.

Asteazkenean ere prezipitazioak izango dira nagusi. Haizeak mendebaldetik joko du, eta tenperatura minimoak igo egingo dira. Aitzitik, tenperatura maximoek beherea egingo dute berriro.

Ostegunean, Euskalmeten iragarpenaren arabera, gora egingo dute termometroek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X