Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto batek su hartu du AP-1ean, Legutio parean

Matxura Isuskitzako tunelean jazo da. Errepidea guztiz itxi behar izan dute, baina 08:30erako zabalik zegoen Eibarko noranzkoan.

Auto batek su hartu du goizean AP-1ean, Isuskitzako tunelean (Legutio, Araba), eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Autoak matxura eduki du 08:00ak aldera, eta su hartu du. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira.

Errepidea guztiz itxi behar izan dute, baina 08:30erako zabalik zegoen Eibarko noranzkoan. Gasteizko noranzkoan errei bat bakarrik zabaldu dute, eta, ondorioz, ilarak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X