Udala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu-abusuen biktimak babesteko elkarretaratzea deitu du Basaurik

Elkarretaratzea igandean egingo dute 18:30ean, Arizgoiti plazan. Basauriko Udalak biktimei “babesa, hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi die.
Basauri (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Inocencio Goikuria
Basauri (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Inocencio Goikuria

Duela hiru hamarkada gertatutako sexu-abusuen biktimei “babesa, hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi die gaur Basauriko Udalak. Abusuak aste honetan salatu dituzte. Gainera, Udalak elkarretaratzea deitu du iganderako.

Baskonia Futbol Eskola Elkarteko entrenatzaile bat kaleratu dute, bi kide ohik salaketak aurkeztu ondoren. Adingabeak zirenean sexu-abusuak egin izana leporatu diote prestatzaileari.

EAJk, PSEk, Basauri Baik, EH Bilduk, PPk eta zinegotzi independenteak adierazpen bateratu bat sinatu dute. Udalbatzak elkarretaratzea deitu du bertan. Igandean egingo dute 18:30ean, Arizgoiti plazan.

“Edozein motatako erasoak”, adingabeak bezalako “kolektibo ahul baten aurka egindakoak” bereziki, gaitzetsi eta arbuiatu dituzte Udaleko ordezkariek adierazpenean.

Azkenik, “salaketen aurrean beharrezko ikerketak eta ekintzak aurrera eramateko” eskatu diete erakundeei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X