Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CIC Biomaguneko hiru ikerlari, munduko ospetsuenen artean

Nazioartean gehien aipatzen diren zientzialarien artean daude beste urte batez Luis Liz-Marzan, Maurizio Prato eta Wolfgang Parak.
Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoa.
Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Wikimedia

Luis Liz-Marzan, Maurizio Prato eta Wolfgang Parak Donostiako CIC Biomaguneko ikerlariak 2018ko Highly Cited Researchers (HCR) zerrendan sartu dituzte berriro ere. Zerrenda horretan nazioarte mailan itzal handiena duten zientzialariak ageri dira.

Ikerketa zentro donostiarrak ohar batean nabarmendu duenez, Clarivate Analytics konpainiak urtero egiten duen zerrendan sartu dituzte beste behin hiru ikerlariak.

"Egindako ikerkuntzengatik aipamen berezia merezi duten zientzialariak" jasotzen ditu HCR zerrendak. Izen-multzoan sartzeko, ikerketa eremuan egindako aipamenen % 1  eduki beharko du zientzialariak.

Zerrendan 17 Nobel saridun daude.

CIC BIOMAGUNE HIRU IKERLARIAK

Hiru ikerlariak. Argazkia: CIC Biomagune.

Luis Liz-Marzan Kimikan doktorea CIC Biomaguneko zuzendari zientifiko eta Ikerbasqueko ikerketa irakaslea da. Besteak beste, nanopartikulen sintesian eta muntaian eta nanopartikula plasmonikoak ikertzen da ezaguna.

Maurizio Prato CIC Biomaguneko Karbonoaren Nanobioteknologia saileko burua da duela hiru urtetik, eta Ikerbasquen eta Axa Chairren irakaslea da.

Wolfgang Parak fisikaria Nanopartikulen Bioingenieritza alorreko zuzendaria da 2013tik. Nanomaterialak dituzten aplikazio biologikoak ikertzeagatik da ezaguna.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X