GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Durangoko Azoka dela eta

Abenduaren 6an, 8an eta 9an, arratsaldeko ohiko zerbitzua indartuko du konpainiak, eta tren gehiago irtengo dira Matikotik eta Durangotik.
EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Durangoko Azoka dela eta
EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Durangoko Azoka dela eta, EuskoTren konpainiak bere ohiko tren zerbitzua indartuko du abenduaren 6an, 8an eta 9an. Hiru egun horietan, arratsaldez, tren gehiago izango dira bai Durangotik eta baita Durangora ere, joan-etorriak errazteko.

EuskoTren konpainiak jakinarazi duenez, Matiko - Durango linean, goizez, jaiegunetako ohiko zerbitzua eskainiko du. 15:52 eta 22:22 bitartean, berriz, ordu erdian behin izango da trena.

Durango - Matiko linean ere, arratsaldez, 15:41 eta 22:41 bitartean, trenak 30 minuturik behin ibiliko dira. Goizean errefortzuko trenen bat egongo da, baina ohiko zerbitzua izango da ordurik gehienetan, orduan behin.

Trenak ohiko geltoki guztietan geldituko dira. Abenduaren 7an, lanegunetako ohiko zerbitzua eskainiko du EuskoTren konpainiak. Era berean, larunbatetik iganderako gauean, abenduaren 8tik 9ra bitartean, gaueko ohiko zerbitzua izango da.

Ordutegiei buruzko informazio guztia webgunean, 944 333 333 telefono zenbakian, APP ofizialean eta Twitterren kontsultatu daiteke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X