Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako itsas pasealekuak itxiko dituzte ostegunean, olatu handiengatik

Pasealeku Berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia ibilgailuentzat eta oinezkoentzat egongo dira itxita, osteguneko 12:00etatik ostiralerako 08:00ak arte.
Olatu handiak, Donostian
Olatu handiak, Donostian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gipuzkoako hiriburuko itsas pasealeku nagusiak itxiko ditu bihar eguerdian Donostiako Udalak, hurrengo egunetarako iragarritako itsasaldeko arriskua dela eta. Hain zuzen ere, ostegun eguerditik aurrera eta abisu horia indarrean dagoen bitartean, oinezkoak eta ibilgailuak ezingo dira pasealeku horietan ibili.

Udalak jakitera eman duenez, Pasealeku Berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia osteguneko 12:00etatik ostiralerako 08:00ak arte egongo dira itxita.

Gainera, ostiraleko 08:00etatik 20:00etara ibilgailuek ezingo dute Pasealeku Berritik ibili, oraindik ere zarratuta egongo baita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri du ostegunean ezarriko duela abisu horia, olatu handiengatik. Litekeena da 5 metrora arteko olatuak egotea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X