Gabonetaz gozatzeko ehun ekitaldi baino gehiago Iruñean
Gabon egunetan, 125 ekitaldi baino gehiago egingo dituzte Iruñean. Adin guztientzako ekimen horiek aurrera emateko, 540.000 euroko aurrekontua onetsi du hiriburuaren Udalak.
Abenduaren 21eko pregoiarekin batera, Iruñeko erdigunea jolas-gune handi bihurtuko da. Udalak karpa bat jarriko du Gazteluko Plazan, eta urtarrilaren 4ra arte egongo da irekita, 10:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an eta 31n goizez baino ez du irekiko; Eguberri eta Urteberri egunetan, aldiz, egun osoan itxiko dute.
Gaztelu Plaza berean, Gabonetako Azoka egingo dute. Artisau-produktuak erosi ahalko dira bertan, eta urtarrilaren 5era arte egongo da herritarren eskura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 25an eta urtarrilaren 1an baino ez du itxiko.
Abenduaren 21etik 24ra, Eduardo Relero nazioarteko artistak hiru dimentsioko margolan erraldoi bat egingo du zuzenean; argazkiak atera ahalko dira horren aurrean, margolana Gabonetako photocall bat balitz bezala. Margolana zabalik egongo da abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, igandeetan eta jaiegunetan izan ezik. bestetik, abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean, goizez irekiko dute. Margolan horren ondoan, hurrentzako ekitaldiak egongo dira.
Gabonetako egitaraua
Jolas-gunea
Karlos III.aren etorbidean (San Fermin eta Tafalla kaleen artean), Sarasate pasealekuan eta Gurutzeko plazan ere jolas-guneak egongo dira. Jolasak 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eskainiko dituzte. Gurutzeko plazan, Iturraman (Lopez pilotalekuaren ondoan) eta Arrotxapean (Bernardino Tirapun) doako zaldiko-maldikoak egongo dira.
Aurten ere, abenduaren 26an eta 28an eta urtarrilaren 3an, Iruñeko Udalak ‘Gabonetako paseo goxoak’ bisiten edizioa eskainiko du. Horietan, gozokiak dastatu ahalko dira hiriguneko hainbat tokitan. Bisitak Udaletxe plazatik abiatuko dira 18:00etan, 3 euroko prezioan (12 urte beherako umeentzat, sarrera doakoa da). Izena 010 telefonoan eman daiteke.
Kirol Ari eta bideo-jokoak
8 eta 14 urte bitarteko gazteentzako Kirol Ari kirol-eremua aurtengo nobedadea da. Kirol-eremu hori Arrotxapeko kiroldegian egongo da abenduaren 26an, Mendillorriko Trinketean 27an, Alde Zaharrean 28an (Burgoen plazan eta Mañuetako pilotalekuan) eta Ezkabako kiroldegian 29an.
Eremu horretan, hainbat kiroletan aritzeko aukera egongo da; xakea, badmintona, saskibaloia, eskubaloia, eskrima, futbola, gimnastika, golfa, hipika, pilota, taekwondoa, mahai-tenisa, arku-tiroa eta kirol egokituak praktikatu ahalko dira, besteak beste. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Bestetik, Gazteriaren Etxeak urtarrilaren 3an eta 4an bideo-jokoetan jokatzeko bi arratsalde eskainiko ditu. Navarmanga elkarteak antolatutako bideo-joko txapelketa batean parte hartzeko eta zenbait sari irabazteko aukera izango dute bisitariek.
Urtarrilaren 2an eta 3an, Gazteriaren Etxean robotika-lehiaketa bat ere egingo dute. Parte-hartzaileek Arduinon robot autonomo bat diseinatuko eta programatuko dute. Kasu horretan, hiru sari emango dituzte: 100, 75 eta 50 euroko sari-txartelak, informatika materialean gastatzeko. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Gazteriaren Etxeko zibergelan zein 948233512 telefonoan eman dezakete izena.
Musika eta bideoartea
Gabonetako musika-programari dagokionez, hainbat elizatako zein Civivox sareko 10 kontzertu eta 20 musika-emanaldi egingo dituzte Iruñeko erdiguneko kaleetan.
Musikaz gain, Iruñeko erdiguneko kaleak ‘Otras luces / Bestelako argiak’ Bideoartearen III. Erakustaldiko agertokia izango dira, eta 12 bideo-sorkuntza egongo dira ikusgai bertan.
Proiekzioak abenduaren 21etik urtarrilaren 1era egingo dituzte, 18:00etatik 21:30era, Gayarre antzokiko atzealdeko horman, Guadalupeko bastioian, Pellejerias zokoan, Seminario pasabidean, Frantziako portalean, Kondestable Civivoxeko areto gotikoan eta Xabier eta Eslava kaleetan.
Erakustaldia abenduaren 20an inauguratuko dute, 20:00etan, Kondestablearen jauregian, Bumaye! musika-ikuskizunarekin.
Ikasteko eta oparitzeko tailerrak
San Frantziskoko Liburutegi publikoan, ‘Argazkiek hitz iradokitzaileak proposatzen dizkigute – Argazkiek sortzeko hitzak iradokitzen dizkigute’ argazki erakusketa eskainiko dute.
Liburutegiaren haurrentzako gelan, haurrentzako bi tailer egongo dira, ‘Hitz margotuak’ izenekoak. Tailer horietan, umeak argazkigintzaren hizkuntzara, hitzera eta sormen plastikora hurbilduko dira. Lehenengo tailerra abenduaren 26an, 27an eta 28an eskainiko dituzte, bigarrenak, aldiz, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an; guztiak 11:00etatik 13:00etara. Tailerrak doakoak dira eta, izena emateko, 010 telefonora deitu behar da.
6 eta 12 urte arteko umeek osasuntsu jateko eta janaria prestatzeko sukaldaritza klase berezietara joateko aukera ere izango dute, abenduaren 22an Ermitagañako azokan eta abenduaren 29an Santo Domingoko azokan, 11:00etatik 13:00etara. 010 telefonoari deituz eman daiteke izena, eta 2 euroko prezioa izango du.
Opariak sortzeko tailerrak eskainiko ditu Gazteriaren Etxeak: album eta koaderno pertsonalizatuak abenduaren 26an, bainu-gatz usaintsuak 27an, opari-txartel originalak 28an, osagai naturalezko koloniak urtarrilaren 2an, amets-harrapakariak 3an eta burdin harizko irudiak 4an. Tailerrak doakoak izango dira, eta 19:00etatik 21:00etara egingo dituzte.
Gainera, Civivox sareak Lego piezen lantegi sorta bat eta liburuak, ipuin animatuak zein pop-up albumak sortzeko tailerrak egingo ditu arratsaldeetan, 4 euroko prezioan. Izena www.pamplonaescultura.es webgunean eman daiteke.
Zinema euro bateko prezioan, gazteentzat
Udalaren egitasmoari esker, 1.000 gazte joan ahalko dira zinemara euro bat ordainduta, abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra Golem zinematan (Bayona eta Yamaguchi).
Abenduaren 17an hasi zen sarreren banaketa Gazteriaren Etxean. Sarrerak erosi ahal izateko, 14 eta 30 urte artean izan eta Iruñean erroldatuta egon behar da. Gazte bakoitzak bi sarrera eros ditzake.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.
Rene Redzepi Noma jatetxeko sukaldari daniarrak kargua utziko du, langile ohiek abusuak leporatu ondoren
2009. eta 2017. urteen artean Redzepik kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkiela salatu zuten jatetxe horretako dozenaka langile ohik. "Aldaketek ez dute iragana konpontzen", azpimarratu du Redzepik.
Realak Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako sarrera faltsuak saltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Zale batek jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak izapideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.
Osakidetzako 1.047 profesionalek salatu zituzten erasoak 2025ean; horietatik 856, emakumeak
Osasun Profesionalen aurkako Erasoen kontrako Europako Eguna dela eta, ostegun honetan, Osakidetzak zehaztu du 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94tan (% 9) lesioa eragin zutela, gehienek bajarik eragin gabe. Gainerakoak, 953 guztira (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak.
Ikerketaren arabera, ezbeharra izan zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriak eta torlojuak herdoilak janda zeuden.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideak defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti" errespetatzen dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.