Hezkidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko eskolen ia erdiek ez dute berdintasuna urteko programazioan sartzen

Horrez gain, ikastetxeen % 17k ez dute berdintasunarekin eta hezkidetzarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzen. Hala, 'hobetu beharreko' kontua dela aitortu du Jaurlaritzak.
Irakasle bat, eskolak ematen.
Eskolen % 90k berdintasunaren gaia nolabait lantzen dute. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskolen % 90k hezkidetzarekin, berdintasunarekin eta indarkeria matxistarekin lotutako gaiak lantzen dituzte, baina % 47k ez dute gaia euren urteko programazioan sartzen.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso sailburuordeak atzo Legebiltzarreko batzordean emandako datuak dira honakoak, Elkarrekin Podemosek egindako galdera bati erantzunez.

Hezkuntza sisteman Hezkidetza, Berdintasuna eta Indarkeria matxistaren prebentziorako I. Planaren (2013-2017) balantzea egin dute Uriartek eta Alonsok, baita II. Planaren zirriborroa aurkeztu ere.

Alonsok azaldu duenez, planaren ebaluazioa egiteko 216 ikastetxe hartu dituzte kontuan. Horietatik % 83 hezkidetzarekin eta berdintasunaren lotutako proiektuetan murgilduta daude. Hortaz, %17k ez dute inongo proiektutan parte hartzen.

Gaia lantzen badute ere, eskolen ia erdiek ez dute urteko programazioan sartzen. Alonsoren esanetan, II. Planari begira "hobetu beharreko" kontua da.

Horren ildoan, irakasleria trebatu behar dela azpimarratu du, eta orain arte 200 eskola publikotan eta itunpeko 84tan (% 24,5) formazioa eman dutela azaldu du.

LGTBI kolektiboko hiru ikasleri jazarpena

II. Planari begira honakoa da helburuetako bat: ikastetxe guztietan, proiektuetan murgilduta egon ala ez, genero indarkeriari aurrea hartzeko neurriak hartzea. Bestalde, LGTBI kolektiborekiko diskriminazioaren prebentzioa lantzea eskatuko dute. Horren harira, Alonsok esan du 2017-2018 urteen artean kolektibo horren kontrako hiru kasu atzeman dituztela; "hirurak, gaur egun, kontrolpean daude", zehaztu du.

Alonsoren ahotan, mota horretako jazarpenak "ikusezinak izan ohi dira". Hortaz, irakasleria trebatzeko beharra nabarmendu du, garaiz atzemateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X