TENPERATURA MINIMOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute izotzagatik barnealdean, astelehenerako eta astearterako

00:00ak eta 10:00ak artean egongo da indarrean abisua. EAEko barnealde osoan izoztu dezakeen arren, Araban espero da hotz gehien.
Laudion izotza, urtarrilean. Argazkia: Iñaki Arteta
Laudion izotza, urtarrilean. Argazkia: Iñaki Arteta

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia aktibatu du astelehenerako eta astearterako Euskadin, tenperatura hotz eta izotzagatik.

Barnealde osoan espero dira izozteak baina batez ere Araban gertatuko dira.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, abisua 00:00etatik 10:00etara egongo da aktibo bi egun horietan.

Euskalmetek EAEn dituen estazio meteorologikoetan, Iturrietan (Araba) erregistratu da gaur tenperatura hotzena:-5,3 gradu. Abetxukon ere ez dira 0 gradura iritsi: -2,0.

Altuena, berriz, hauek izan dira gauean:  Miramonen (Gipuzkoa) 2,9 gradu, Deustun (Bizkaia) 3,1 gradu, Moredan (Araba) 2,4 gradu eta Arrasaten (Gipuzkoa) 0,5 gradu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X