Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 pertsona etxetik atera dituzte Oñatin, sute baten ondorioz

Bestalde, 51 urteko emakume bat zauritu da Igeldon, kea arnastuta. Kasu honetan, gertakaria baserri batean jazo da. Dirudienez, galdara batek matxura izan du.
18:00 - 20:00
12 lagun artatu behar izan dituzte Oñatin sute baten ondorioz

12 pertsona, horien artean zazpi adingabe, artatu behar izan dituzte Oñatin (Gipuzkoa). Sute bat izan da etxebizitza batean, Maiatzaren Lehena  plazan, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Antza denez, sua etxebizitzako atarian hasi da 03:25 aldera. Sua eskaileretatik igo eta kea eraikin osoan zabaldu da.

12 biktimak bertan artatu behar izan dituzte; izan ere, kea arnastu dute.

Bizilagunak oraindik ez dira etxera bueltatu, eta senitartekoen etxeetan igaro dute gaua. Etxebizitzak egurrezko egitura du. Lau solairu ditu, eta suak etxaberen bati ere eragin dio.

Igeldo

Bestalde, 51 urteko emakume bat zauritu da Igeldon (Donostia), kea arnastuta. Kasu honetan, gertakaria baserri batean jazo da 02:30 aldera.

Dirudienez, galdara batek matxura izan du. Antza denez, auzoko batek aurkitu du biktima. Emakumea konorterik gabe zegoen Ertzaintza heldu denean.

Ertzainek biktima suspertzea lortu dute. Ondoren, osasun-langileek emakumea Donostia Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi