TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat larri zauritu da Legarian izandako trafiko istripuan

Ibilgailu bat bidetik atera da, eta hainbat itzulipurdi egin ditu. Lau pertsona zihoazen barruan, eta horietatik bi zauritu dira, bat larri.
Legaria, gaur. Argazkia: Foruzaingoa.
Legaria, gaur. Argazkia: Foruzaingoa.

Emakume bat larri zauritu da, bart, Legarian izan den trafiko istripuan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, hilerrirako errepidean auto bat bidetik atera da, eta hainbat itzulipurdi egin ditu. Ondorioz, barruan zihoazen lau pertsonetatik bi zauritu egin dira, bat larri.

Lizarrako Garcia Orkoyen erietxera eraman dituzte bi zaurituak.

SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak 01:30 inguruan jaso du ezbeharraren abisua.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X