Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baltasarrek Errege Magoen sekretua jakinarazi die Andoaingo umeei

Geroago, Baltasarrek argitu duenez, "gaizki-ulertu bat" izan da, hark esan nahi zuelako gurasoak "etxeko erregeak direla, agintzen dutenak".
Baltasar erregearen artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Baltasar erregearen artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Andoaingo Errege Magoen desfileak ezustekoa eman du larunbat arratsalde honetan, Udaletxeko balkoian zeudela, Errege Magoak "gurasoak" direla esan baitie Baltasarrek bertan bildutako umeei.

Sare sozialen bidez zabaldutako bideoetan ikus daitekeenez, Baltasarrek auzokideak agurtu ditu eta bere hitzaldia amaitu aurretik, honako hitz hauek bota ditu: "jakin dezazuen Errege Magoak gurasoak direla. Gabon, beste batera arte".

Geroago, Instagramen eskegitako bideo batean Baltasarrek argitu duenez, "gaizki-ulertu bat" izan da, hark esan nahi zuelako gurasoak "etxeko erregeak direla, agintzen dutenak".

Ordurako, guraso askok bere sumina adierazi dute sare sozialetan; beste askok, ordea, barre artean hartu dute hanka sartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X