Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostegunera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisua: 400 metrora egin dezake

Asteazkenean 500-700 metrora egin dezake, baina ostegunean 200-400 metrora kokatuko da elur-maila. Dena dela, ez da prezipitaziorik espero 400 metrotik behera.
Elur-makina lanean, Belaguan
Baliteke elurra egitea Gasteizen, ostegun goizaldean. Artxiboko argazkia: EFE

Lurraldearen barnealdean elurragatik ezarritako abisu horia ostegunera luzatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, egun horretan elur-maila 200-400 metrora jaitsiko baita. Dena dela, prezipitazio txikia egingo du, eta ez da espero 400 metrotik behera egitea.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak indarrean dauden abisuen inguruko informazioa gaurkotu du astearte honetan. Asteazken gauean sartuko da indarrean elurragatik ezarritako abisua, 21:00etan. Elur-kota 500-700 metrora kokatuko da.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguna bustitik joango da. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki ipar partean. Iparraldeko haizea bizi ibiliko da eta traba egingo du tarteka, bereziki kostaldean eta Ebro ibarretik gertu. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta 10 ºC-tik behera kokatuko dira gehienean.

Ostegunean are gehiago jaitsiko da elur-maila: 200-400 metrora, hain justu. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki egunaren lehen partean eta lurraldearen mendebaldean. Hala, 400 metrotik behera ez da prezipitaziorik espero (aurreikusitako lodierak: 0-4 cm, 1.000 metrora; 0-3 cm, 600 metrora, eta 0 cm, 200 metrora). Abisua gauerditik 10:00etara egongo da indarrean.

Euriarekin itzartuko bagara ere, egunak aurrera egin ahala, atertzera eta argitzera egingo du ekialdetik hasita. Gauean ostarteak zabalduko direnez, asko hoztuko du eta izotza egin dezake.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X