Mediku faltsu bat atxilotu eta bere lokal klandestinoa itxi dute Erriberan
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu zuen intrusismoa egotzita, lanbide-prestakuntzarik gabe mediku gisa aritzen baitzen. Horrez gain, Nafarroako Erriberan zuen lokal klandestino bat itxi zuen. Lokalean zegokien kontrol sanitarioa pasatu gabeko ukenduak atzeman zituzten agenteek.
Ikerketa Guardia Zibilaren eta Nafarroako Gobernuaren Osasun Kontseilaritzaren lankidetzari esker burutu zuten. Kortikoideak izan zitzaketen etiketarik gabeko kremak bazirela jakin zuten ikerlariek, eta hari horretatik tiraka, Erriberako lokal batean saltzen zituztela egiaztatu zuten.
Kremak inongo kontrol sanitario barik saltzen zituzten, kortikoidea duten produktuak botika gisa saldu behar badira ere (hortaz, mediku batek agindu behar ditu, eta errezeta behar da erosteko).
Lokalean egindako miaketan dozenaka kristalezko pote atzeman zituzten agenteek, hozkailu batean sartuta. Kremek ez zuten etiketarik. Ukenduak egiteko landareak eta tresnak ere topatu zituzten.
Miaketak egiten ari zirela, ustezko medikuaren hainbat paziente azaldu ziren lokalean. Horri lotuta beste ikerketa lerro bat zabaldu zuen Guardia Zibilak.
Gizonaren etxebizitza miatu zuten gero, eta han ere kremak, kremok egiteko tresna eta produktuak, eta dokumentazio ugari aurkitu zituzten agenteek.
Epilepsia gaixoak artatzen zituen
Bigarren ikerketa lerroari esker egiaztatu ahal izan zutenez, gizonak ez zuen lanbide-prestakuntzarik, eta halere, mediku gisa aritzen zen.
Besteak beste, epilepsiak jotako pertsonak eta emakume antzuak artatzen zituen. Bere sendagaiek osatuko zituela sinestarazten zien.
Horrez gain, miaketetan beste aurkikuntza bat egin zuten agenteek. Hainbat "paziente" topatu zituzten oinak likido batean sartuta —hala ikus daiteke albiste honen argazkian—.; nonbait likidoak hartzen zuen koloreak gaixoaren gaitzaren berri ematen zuen.
Bere jardunari sinesgarritasuna emateko hainbat elementu zerabiltzan gizonak. Hala nola, gaixoak artatzen estetoskopio bat eta tentsioa neurtzeko gailu bat zituen, eta gorputzeko anatomiaren hainbat horma-irudi zituen lokalean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritutako pertsona helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitu dute tokian.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta harrezkero urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere egin ez badu, dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.