INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

26 urteko gizon bat atxilotu dute Usurbilen, bikotekidea jotzeagatik

Bekokian, masailean eta esku batean kolpeak zituen emakumeak, eta Donostia Ospitalera eraman zuten. Atzo izan zen erasoa, auto baten barruan.

26 urteko gizon bat atxilotu dute Usurbilen, genero indarkeria egotzita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean izan zen erasoa, auto baten barruan.

Zabaldutako informazioaren arabera, gizonezkoak emakumea hainbat alditan jo eta mahatxatu zuen. Ondorioz, besteak beste, emakumeak bekokian, masailean eta esku batean kolpeak zituen, eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Erasoaren lekuan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezkoa, genero indarkeria delitua leporatuta. Aurrekariak ditu delitu beragatik. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

_______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X