Eskola jantokiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntzak atzeratu du eskola jantokien kudeaketa berria abian jartzeko erabakia

Urtarrilaren 10ean, hurrengo ikasturtetik aurrera jantokiak zentroek guraso elkarteen bidez kudatu ahalko zituztela iragarri zuten, baina erabakia geroratu dute, inplikatuen ekarpenen peskizan.
Eskola jantokiak
Hezkunta Sailak erabakia geroratu dute, inplikatuen ekarpenen peskizan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzera egin du, eta, ondorioz, hurrengo ikasturtean ez da indarrean sartuko ikastetxe publikoetako jantokien kudeaketa eredua aldatzeko erabakia, inplikatutako kolektibo guztiek ekarpenak egiteko denbora izan dezaten.

Urtarrilaren 10ean, Hezkuntza Sailak iragarri zuen hurrengo ikasturtetik aurrera eskolek aukera izango zutela jantokia modu zuzenean kudeatzeko, guraso elkarteen bidez.

Horrela, hala nahiko luketen guraso elkarteek prozesu osoa gidatuko lukete: sukaldeko langileak kontratatu, elikagaiak erosi, segurtasuna eta garbitasuna zaindu…

Kritikak

Proposamena iragarri zutenean, sindikatuek eta EH Bilduk horren aurka egin zuten, opakotzat jota eta ez zuelako, beren ustez, zerbitzuan dihardutenen enplegua bermatzen, eta guraso elkarteek barik eskolek kudeatutako eredu publikoa aldarrikatu zuten.

Orain, Hezkuntza Sailak “eztabaida eta adostasuna” jarri ditu “epeen” aurretik, eta “eskoletako jantokien inguruko eztabaida” bultzatu nahi du behin betiko aldaketarik egin aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X