Gasteizko legionellosi agerraldia bukatutzat eman du Osakidetzak
Osasun sailak eta Osakidetzak bukatutzat eman dute Gasteizen urtarrilaren 7tik otsailaren 12ra bederatzi pertsona gaixotu zituen legionellosi agerraldia. Ez da loturarik aurkitu bederatzi kasuen artean; denboran bat etorri direla baino ez.
Komunikatu batean, Osasun sailak gogorarazi du gaixo guztiak —30 eta 86 urte arteko sei gizon eta hiru emakume— ospitaleratu behar izan zituzten. Horietako bi zainketa intentsiboen unitatera eraman zituzten. Guztiek jaso dute alta. Gainera, bakterioa topatu den bost lekuak garbitu eta desinfektatu dituzte.
Protokoloa aktibo mantendu duten denboran kontrolak areagotu dira Arabako hiriburuan, sortu zen lekua zein den jakiteko. Batez ere, hozteko dorreak eta inguruak arakatu dira -70 bat-, enpresetan, merkataritza zentro handietan eta eraikin publikoetan, baita gaixoak ibili ziren lainoztagailuak eta automobil-garbitzaileak.
Gainera, iturri apaingarri guztiak itxi dira, garbitu eta desinfektatzeko. Zisterna-kamioiak eta ura hartzeko erabiltzen duten iturria ere miatu dira.
Kontrol honen ondorioz, Legionella pneumophila (1. serotaldea) bakterioa aurkitu dute hiru hozteko dorretan eta bi zisterna-kamioitan. Garbitu eta desinfektatu egin dituzte, eta kamioien kasuan, baztertu egin dituzte.
Legionella hori eta gaixoengan aurkitutakoa bakterio bera den ikertzen ari dira orain. Horrek kutsatze iturria edo iturriak ezagutzen lagunduko die.
Zer da legionella?
Legionellosia Legionella izeneko bakterioak eragiten du. Ingurunean dago, kasu gehienetan ibai eta lakuetako uretan. Baldintza fisiko-kimiko zabaletan bizirauteko gai da hirietako ur-horniketa sistemetara heldu arte, eta tenperaturaren arabera hedatzen da.
Horregatik, ur beroetako sistemak, dutxak bezala, edo aire girotuko dorreak, bakterioa garatzeko toki aproposenak dira. Ez da pertsona batetik bestera transmititzen, bakterioak kutsatutako aerosolak arnastuta baizik.
Bi eta hamar egun behar ditu inkubatzeko. Legionellosia antibiotikoen bitartez sendatzen da, erraz, baina kasu larrietan ospitaleratzea beharrezkoa izaten da.
2018an, Euskal Autonomia Erkidegoak 118 kasu izan ziren (100.000 biztanleko 5). Lurraldeka, Araban 18 kasu izan ziren; Gipuzkoan, 54, eta Bizkaian, 46.
Zure interesekoa izan daiteke
Aske gelditu dira Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik atxilotutako 28 pertsonak
Horietako hamaseiri desordena publikoaren delitua leporatu diete. Gainerako hamabiei, horrez gainera, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua ere egotzi diete.
Eutanasia-eskaerak % 61 igo dira Euskadin, eta prozesuaren batez besteko iraupena 39,4 egunera jaitsi da
Ostegun honetan argitaratutako urteko txostenaren arabera, 2025ean 107 eskaera onartu ziren, 78 prestazio gauzatu ziren eta 31 pertsona hil ziren prozesua bukatu baino lehen.
Hiru pertsona ikertu dituzte Bizkaian, genero-indarkeriaren biktima baten datuak lortzeko guardia zibilena egiteagatik
Ikertuetako batek harreman sentimentala zuen emakumearekin, eta harekin bizi zen Barakaldon.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Egia auzoan izandako sexu-erasoaren egilea delakoan
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea deitu du biharko, 11:45ean, Alderdi Ederreko lorategietan.
Foruzaingoko lankideek minean bat egin eta babesa eman diete hildako bost agenteen familiei
Foruzainen hil-kapera izango da gaur Iruñeko San Alberto beilatokian. Etengabea da bertan goizean goizetik, senide, lagun eta lankideen joan-etorria. Istripuan zauritutako kamioiko gidariari sendagiria eman diote, baina shock egoeran dago.
Gasteizko Fournier lantegi zaharrean bizi ziren hiru lagun aterarazi dituzte, inguru horretan astebetean egin den bigarren kaleratzean
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak, epailearen aginduz, Heraclio Fournier kaleko industria-nabean zeuden hiru pertsona aterarazi dituzte, baldintza eskasak eta segurtasun falta argudiatuta.
"Bizi Natura" saioaren unerik onenak: 2026ko ekainaren 3a, asteazkena
Oraingo honetan, Bizi Naturaren kamerek katagorrien, flamenkoen, txorien janlekuen, orkatzen eta abarren irudiak eskaini dizkigute.
Ibar auziko epaileak beste hilabete bat eman dio fiskalari lekuko berri bati buruzko erabakia har dezan
Pablo Ibarren defentsaren arabera, lekukoak erailketak egin zituzten bi pertsonak identifikatu zituen, eta horrek errugabetu egingo luke Ibar.
Minutu bateko isilune hunkigarria Nafarroako Parlamentuan, hildako bost foruzainen omenez
Gaurko saioaren hasieran, Unai Hualde Ganberako presidenteak Bozeramaileen Batzordean goizeko lehen orduan onartutako adierazpen instituzionala irakurri du, gertaerak eragindako "mina eta atsekabea" erakusten duen testua. Hildako bost foruzainak omentzeko Nafarroako Gobernuak zein Foruzaingoak antolatutako ekitaldi instituzionalekin bat egin du Ganberak.
Euskal Herriko mediku eta pediatrek pantailek arrisku larriak dakartzatela ohartarazi dute, eta ikasgeletan mugikorrik ez izatea eskatu
Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, erabilera gehiegizkoak obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzakeela ohartarazi dute.