NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun zauritu dira Lerinen, bidetik atera eta autoak su hartuta

Zauritutako bi lagunak Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dituzte.

Bi pertsona arin zauritu dira Nafarroan, Lerin udalerrian bart izandako auto istripu batean. NA-122 errepidean zihoala, bidetik atera eta zanga baten kontra jo zuen, su hartuz.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, istripua atzo arratsalde-iluntzean gertatu zen, Lizarra eta Carcar lotzen dituen NA-122 errepidean, 19,5. kilometroan.

Suhiltzaileak ezbeharraren tokira bertaratu ziren. Zauritutako bi lagunak, ostera, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman zituzten.

Istripuaren ondorioz, bi erreietako bat itxi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X