ISTRIPU LARRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oinezko bat harrapatu eta larri zauritu dute Pasaiako herrigunean

09:15 aldera gertatu da harrapaketa. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Donostia Ospitalera eraman dute zauritua.

Gizon bat larri zauritu da gaur goizean Pasaian, herrigunean gertatu den trafiko-istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 09:15ak aldera, Mercedes markako auto batek pertsona bat harrapatu du, oinez zihoala Antxoko Nafarroa Etorbidean.

Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute, hainbat traumatismorekin, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatua argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X