Teknologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

WhatsApp, Facebook eta Instagram bere onera itzuli dira

Sare sozialak eta mezuak bidaltzeko aplikazioa erori egin dira mundu mailan.
Whatsapp, Facebook eta Instagram zerbitzurik gabe geratu gara nazioarte mailan
Whatsapp, Facebook eta Instagram zerbitzurik gabe geratu gara nazioarte mailan. Argazkia: EiTB

WhatsApp, Facebook eta Instagram zerbitzuak erori egin dira igande honetan 13:00ak baino lehen, mundu osoan. Erabiltzaileak horren berri ematen hasi dira sare sozialen bitartez, baina 15:00ak alderako, zerbitzuak bere onera itzuli dira. 

Hiru zerbitzuak Marck Zuckerbergen Facebook enpresarenak dira, baina oraindik ez du jazoeraren inguruan xehetasunik eskaini.

Joan den martxoaren 13an ere hiru zerbitzuak erori ziren, baina minutu gutxi batzuk iraun zuen matxurak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X