Eguzki-eklipsea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguzki-eklipse osoa izango da uztailaren 2an

Eklipsea 18:02an hasiko da Zeelanda Berriko ekialdean.
Eguzki eklipsea
Eguzki eklipsea. Argazkia: EFE

Eguzki-eklipse osoa uztailaren 2an izango da, asteartean, 18:02an hasita, eta Ozeano Barean eta Hego Amerikako zati batean ikusi ahal izango da.

11.252 kilometroko banda bat erabat itzalean geratuko da, mendebaldetik ekialdera, eta goizean hasiko da Ozeano Barean, Zeelanda Berriaren ekialdean.

Ozeano Barea mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du, Txilen sartuko da Coquimbo eta Atacamatik, Argentinara igaroko da San Juanetik eta Buenos Airesen bukatuko du. Eklipse osoa 20:43an bukatuko da Chacomusko (Argentina) hego-ekialdean. Guztira 161 minutu iraungo du (hiru ordu baino zerbait gutxiago).

Eklipsea Bolivian, Ekuadorren, Perun, Kolonbian, Uruguain, Brasilen, Paraguain eta Ozeano Bareko uharte batzuetan ere ikusi ahal izango da.

Kasu horretan, 16:55ean (denbora unibertsala) hasiko da Polinesia Frantseseko hegoaldean. Eklipsea 21:50ean bukatuko da San Pablo de Lipezko hego-ekialdean, Potosiko departamenduan (Bolivia). Guztira, 295 minutu iraungo du (bost ordu baino zerbait gutxiago).

Begiak babesteko osagai egokirik izan ezean eklipseari ez begiratzea gomendatu dute eta toki garai batetik begiratzea. 2020an eta 2048an ikusi ahal izango da berriz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X