Hilketa Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian hildako gizonari atzetik egin zioten eraso, lekukoen arabera

Biktimaren alabak jakinarazi duenez, inguruko kamerek grabatutako irudietan erasotzailea ageri da. Donostiako udal ordezkariek eta biktimaren senideek bilkura egin dute gertakaria gaitzesteko.
Donostian hildako gizonaren hiru seme-alabak.
Donostian hildako gizonaren hiru seme-alabak. Argazkia: EFE

Igandean 61 urteko gizon bati eraso zioten Donostiako Gros auzoan, eta atzo hil zen ospitalean. Gaur eguerdian, Donostiako udal ordezkariek eta biktimaren senideek gertakaria gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Alderdi Ederren.

Bilkuran izan dira biktimaren hiru seme-alabak: Uzuri, Joaquin eta Berex. Uzurik kazetarien aurrean azaldu duenez, lekukoen esanetan, erasotzailea jarraika zeukan Gros auzoko kaleetan barrena, gizonak bakean uzteko eskatu zion eta horrek ezustean atzetik eraso egin zion.

Jose Luis Lancha Errenteriako bizilaguna zen, eta erasoa jasan zuen egunean 61 urte bete zituen. Eguraldi ona aprobetxatzeko, Zurriola hondartzara joatea erabaki zuen, baina aurrez Groseko administrazio batean loteria erostea pentsatu zuen, alabaren hitzetan.

Erasotzailearekin egin zuen topo orduan. "Lekukoen arabera, jarraika ari zitzaion, nire aitak bakean uzteko eta ez segitzeko eskatzen zion, baina ezustean gizonak atzetik eraso egin zion", adierazi du. Aita "indartsua eta kirolaria" zela azpimarratuta, aurrez aurre eraso egin izan balio, defendatzeko aukera izango zuela eta bizirik egongo zela iritzi dio.

Bestalde, inguru hartako kamerek hartutako irudietan erasotzailea ageri dela jakinarazi du. "Ez didate utzi erasoaren irudiak ikusten, baina erasotzailearen aurpegia buruan iltzatuta geratu zait", nabarmendu du. Ertzaintzak oraindik ez duela identifikatu, baina irudietan horren aurpegia "ezin hobeto" ikusten dela gaineratu du Uzurik.

Horrez gain, Joaquin semeak esan du aitari "objekturen batekin" egin ziotela eraso. "Autopsiak argituko du, baina erori aurretik objektu handi batekin jo zutela uste dugu. Arreba medikua da eta lurrera erorita garezurra horrela haustea ezinezkoa dela dio. Poliziak eta Justiziak erasotzailea harrapatuko duten itxaropena dugu", gaineratu du.

(Alderdi Ederren egindako bilkura. Argazkia: EFE)

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X