219 lagun erreskatatu dituzte hiru kaiukotik Alborango itsasoan
Espainiako Itsas Salbamendu taldeak 219 pertsona erreskatatu ditu gaur goizaldean Alborango itsasoan; guztira hiru patera erreskatatu dituzte; eta, bertan, 56 emakume, hiru adin txiki eta haurtxo bat bidaiatzen ziren. Bestalde, emakume baten gorpua aurkitu dute.
Almeriako arrantza portura eraman dituzte eta Gurutze Gorriak lehen laguntza eman die portuan.
Lehendabiziko patera 23:00etan erreskatatu dute 71 pertsonarekin (12 emakume eta haurtxo bat).
Beste bi paterak ordu biak aldera aurkitu dituzte; horietako batean 73 pertsona zeuden, baita emakume baten gorpuzkia ere. Erreskatatuen artean 50 gizon eta 23 emakume bidaiatzen ziren. Bestean, berriz, 75 pertsona aurkitu dituzte (21 emakume eta hiru adin txiki). Antza, denak onik daude.
Bestalde, Marokoko salbamendu taldeek laugarren patera bat erreskatatu dute 57 pertsonarekin, Espainiako Sustapen Ministerioak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak