SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2018an Nafarroan izandako hainbat suteren egilea identifikatu dute

Lizarrako 29 urteko gizon bat da, eta segurtasun kolektiboaren aurka egindako bost delitu egotzi dizkiote.
Suhiltzaile bat sutea itzaltzen
Suhiltzaile bat sutea itzaltzen. Artxiboko irudia.

Nafarroako Guardia Zibilak 2018ko bigarren seihilekoan Foru Erkidegoan piztutako bost suteren ustezko egilea identifikatu du.

Guardia Zibilaren arabera, 'Pirox' operazioa irailean hasi zen, Lizarrako agenteek gizon bat atxilotu zutenean bi sute pizteagatik Andosilla udalerriaren inguruetan.

Ondoren, Sepronak ikerketa abiatu zuen gertuko toki batzuetan izandako beste sute batzuk argitzeko. "Gertakarien larritasunaren ikuspuntu orokor bat" izateko ikuskapen batzuk egin eta datuak eta salaketak jaso ondoren, suteen ustezko egilea identifikatu dute.

Lizarrako 29 urteko gizon bat da, eta segurtasun kolektiboaren aurkako bost delitu egotzi dizkiote (basoko suteak, zehazki).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X