Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da trenak harrapatuta Donostian

Ezbeharra Martuteneko trenbide-pasagunean gertatu da, 18:00ak inguruan. Zerbitzua ordubetez eten behar izan dute.
Ezbeharra Martuteneko trenbide-pasagunean gertatu da. Argazkia: EiTB

Gizon bat hil da arratsalde honetan trenak harrapatuta Donostian, Renfek eta Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.

Ezbeharra Martuteneko trenbide-pasagunean gertatu da, 18:00ak inguruan, eta zerbitzua eten behar izan dute.

Nolanahi ere, 19:00ak aldera trenak berriro martxan izan dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X