Bi istripu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3 kilometroko auto-ilarak N-1ean, Villabona parean, bi istripuren ondorioz

Auto-ilarak Gasteizerako bidean sortu dira. Lehen istripuan, hiru auto izan dira tartean; bigarrenean, furgoneta eta turismo bana. Pertsona bat zauritu da.
Istripuak Villabona parean izan dira. Argazkia: @trafikoaEJGV (Twitter).
Istripuak Villabona parean izan dira. Argazkia: @trafikoaEJGV (Twitter).

N-1ean, Villabona parean, Gasteizerako bidean, izandako bi istripu direla eta, 3 kilometroko auto-ilarak sortu dira ostegun goizeko 09:00ak aldera, Trafikok Twitter sare sozialean jakitera eman duenez eta Eusko Jaurlaritzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez:

Lehen istripua 08:15 aldera jazo da, eta hiru ibilgailu izan dira tartean. Ezkerreko erreian geratu dira, zirkulazioa eragozten, eta, ondorioz, minutu batzuk geroago, beste ezbehar bat izan da, furgoneta baten eta auto baten artekoa. Horrela, 09:00ak aldera, auto-ilarak 3 kilometrokoak ziren 443 kilometro puntuan, eta errei bat itxita zegoen.

Pertsona bat zauritu da bigarren istripuan, baina ez dute horren osasun-egoeraren berri eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X