Nazioarteko greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Bardem, klimaren aldeko grebaren Donostiako manifestazioan

Aktorea atzo heldu zen Zinemaldira 'Sanctuary' dokumentala aurkezteko.
18:00 - 20:00
Javier Bardem Donostiako ikasleekin izan da, klimaren aldeko manifestazioan

Javier Bardem Espainiako aktore ezagunak Donostiako klimaren aldeko manifestazioan parte hartu du gaur eguerdian, nazioartean deituta dagoen grebaren harira.

Bardem bart heldu da Gipuzkoako hiriburura, Zinemaldian Sanctuary dokumentala aurkeztera. Filma Greenpeace talde ekologistaren kanpaina baten baitan grabatu zuten, Antartidan. Carlos eta Javier anaiak Greenpeace Arctic Sunrise izotza hausteko ontzian izan ziren, Greenpeacek eremua babesteko eskatzeko behar zituen 1,8 milioi sinadura biltzen laguntzeko. 

Aktoreak ETBri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, larrialdi klimatikoaren aurrean "esku hartu behar dugu".

Bideoa | Bardem: 'Energia berriztagarri eta iraunkorren alde egin behar dugu'

18:00 - 20:00
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X