Hizkuntza Politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivite: 'Arauek zuzenduko dute hizkuntza politikaren inguruko edozein erabaki'

Nafarroako presidentearen ustez, euskara ikasi eta erabili ahal izateko aukera "herritar bakoitzak erabaki beharko luke".
Nafarroako Gobernuko presidentea atzoko agerraldian
Maria Chiviteren esanetan, epaia "oso ondo" aztertu behar dute. Argazkia: EFE

Maria Chivite Nafarroako presidentearen esanetan, "Erkidegoko arauek eta egoera soziolinguistikoak zuzenduko dute" Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politikaren harira emango duen "edozein pausu". Pausu horiek, gainera, gizartearen, sindikatuen eta alderdi politikoen artean adostasunez hartu behar direla esan du.

Chivitek agerraldia egin du ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan, Navarra Sumak eskatuta. Presidentearen ustez, "euskara, Erkidegoaren berezko hizkuntza izanik, errespetuz eta eztabaida politikoez aldenduz erabili behar da".

Halaber, "alderdi politikoen interesetatik ihes egiten duen adostutako akordioa" babestu du. Hori horrela, "euskara nafar guztien ondasuna da; zaindu eta herritar guztien eskura jarri behar da herritar bakoitzak aukera dezan euskara ikasi eta erabili nahi duen", esan du.

Chiviteren esanetan, "oinarrizko araua euskararen foru legea izango da eta edozein aldaketa Nafarroako Foru Hobekuntzak ezarritakoaren arabera egingo da".

Eremu misto eta ez-euskaldunean euskara meritutzat hartzeari uzteko Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren harira, "ondorio juridikoak aztertzen ari direla" esan du Chivitek.

"Gobernua aukera eta ondorio guztiak aztertzen ari da: helegitea jarria ala ez; edo hutsune legala ote dagoen", esan du. "Lan zaila da eta zorrotzak izan behar gara abian diren lan-eskaintza publikoen segurtasun juridikoa bermatzeko", gaineratu du.

Hala ere, irmoak diren prozesuen harira, "lanpostua lortu dutenei" lasaitasun mezua helarazi die.

Zure interesekoa izan daiteke

nafarroa eskola publikoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ratioak jaistea eskatzen duen herri-ekimen legegilea iragarri dute Nafarroako eskola publikoaren aldeko plataformek

Nafarroako eskola publikoaren aldeko plataformen iritzian, ikasgeletan haur kopurua txikitzea ezinbestekoa da arreta hobetzeko, eskola porrota murrizteko eta aniztasunari arreta hobea ziurtatzeko. Hori dela eta, herri-ekimen legegilea aurkeztu nahi dute Nafarroako Foru Parlamentuan, ratioak jaisteko eskatuz. Hezkuntza komunitate osoari lankidetzarako deia egin diote. Hasteko, 7.000 sinadura behar dituzte ekimena ganberara eraman ahal izateko.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X