GASTRONOMIKA 2019
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Sukaldaria egun batez' jardunaldiarekin hasi da Gastronomika 2019 Donostian

Esparru horretan, eguerditik hasita asteazkeneko 19:00ak arte, Kursaaleko arkupeek janaria eskainiko dute nahi duenarentzat.
Gastronomika 2019 aurkezpena
Gastronomika 2019 aurkezpena. Irudia: EFE

Donostiako Gastronomika-Euskadi Basque Country Kongresuko XXI. Edizioak gaurtik hasita asteazkeneraino iraungo du. ‘Sukaldaria egun batez’ jardunaldiarekin jarri dira martxan. Nagusiek eta umeek sukaldariekin batera lan egin ahalko dute Kursaalean. Bestetik, ‘Street Food’ sailean pintxoak dastatu ahal izango dira Kongresuen Jauregian.

Esparru horretan, eguerditik hasita asteazkeneko 19:00ak arte, Kursaaleko arkupeek janaria eskainiko dute nahi duenarentzat. Edizio honetan Ly Leap (Indochine eta Nelumbo, Bartzelona), Pablo Airaudo (Amelia eta 1985 Cantina, Argentina, Donostia), Carito Lourenco eta German Carrizo (Doña Petrona, Valentzia) arduratuko dira lan honetaz.

Gastronomikako ‘Street Food’a hamaiketatik 20:00etara egongo da martxan. Prezioa lau eurokoa (pintxoa eta edaria) edo sei eurokoa (bi pintxo eta edaria) izango da.

Gainera, berritasun bezala Pintxoen eta Tapen I. Kongresua nabarmentzen da, ostegunean ospatuko dena.

Horrez gain, Gastronomikak Elkanok bere bidaian bisitatu zituen herrialdeetako sukaldari hobeenak gonbidatu ditu. Bisitatu ez zituen herrialdeetako sukaldari batzuek ere hartuko dute parte, orain dela 500 urte hasi zen munduaren inguruko itzulia osatuz.

Sariak

Kongresuan Gastronomikako Omenaldi Saria emango zaio Carme Ruscalleda sukaldariari (Bartzelona), munduan zazpi Michelin izar dituen bakarra.

Urrezko Gueridon saria Denis Courtiaderentzat izango da, eta 'Pau Albornà i Torras' Kazetaritza Gastronomikoaren Nazioarteko saria Cristina Jolonch katalanarentzat izango da, La Vanguardia egunkariko kazetaria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X