GORBEIAKO PARKE NATURALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dituzte Mairulegorreta koban galduta zeuden bi pertsonak

Espeleologo batek eman du desagerpenaren abisua 15:30 aldera, ordu batzuk lehenago bi gazte kobara sartzen ikusi dituela eta atera ez direla ohartaraziz. Kobaren sarreran onik aurkitu dituzte.
Arabako suhiltzaileak erreskate lekuan. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak

Amaiera ona izan du arratsaldean Gorbeiako Parke Naturalean izan den bilaketak. Arratsaldeko lehen ordutik ustez desagertuta zeuden bi pertsonaren bila ari ziren larunbat honetan Mairulegorreta koban (Araba) eta onik aurkitu dituzte 17:30 aldera.

Antza denez, espeleologo batek kobara sartzen ikusi ditu bi pertsona 11:30 aldera, eta hainbat ordu beranduago bertatik atera gabe zeudela konturatu da. Gainera, kobako sarreran bi pertsona horiena izan zitekeen motxila aurkitu du. 15:30ak aldera, espeleologoak SOS deiak zerbitzura deitu du abisua emateko.

Gauzak horrela, Ertzaintzak eta Arabako Foru Suhiltzaileek dispositibo berezia jarri dute martxan, koba miatu eta pertsona horiek aurkitzeko.

Zorionez, kobaren sarreran topatu dituzte bi pertsonak, onik, eta bertan amaitu da erreskatea 17:30 aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X