Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona intoxikatu dira Cabanillasen karbono monoxidoa arnastuta

Nafarroan, familia bateko bost kide karbono monoxidoarekin intoxikatu dira, berogailu batek ihesa izan eta gero.

Cabanillaseko (Nafarroa) senar-emazte batzuek eta haien hiru seme-alaba adingabeak Tuterako Reina Sofia ospitalean artatu behar izan dituzte, berogailu batetik isuritako karbono monoxidoarekin intoxikatu eta gero. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bost senideen egoera ez da larria.

Atzo, azaroak 22, arratsaldeko zortziak aldera, dei bat jaso zuen SOS Nafarroak, familia batek intoxikazio sintomak zituela ohartaraziz. Tuterako suhiltzaileak lekura iritsi zirenerako, familia etxetik kanpo zegoen. Tuterako anbulantzia batek artatu zituen, eta karbono monoxidoaren intoxikazio sintomak zituztela ikusi zuen, larritasun txikikoak ordea.

Suhiltzaileek etxeko bi gas-berogailuen funtzionamendua egiaztatu zuten, eta behar baino karbono monoxido maila handiagoak zeudela ohartu ziren; beraz, familiaren etxea aireztatu zuten, bai eta aldameneko etxebizitza ere, prebentzioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako ikastolek itunak murrizteko erabakia zuzentzeko eskatu diote Foru Gobernuari

Nafarroako ikastolen komunitateak lurraldeko 15 ikastoletatik 8ri itunak murrizteko hartutako erabakia zuzentzeko eskatu dio Foru Gobernuari asteazken honetan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean egindako mobilizazio batean. Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolak elkarteko presidenteak deitoratu du erabaki horrek "min handia" egiten diola "gure sareari", eta "berdintasuna" eskatu du: "Guztientzako irizpide berak aplikatzea eskatzen dugu, bereizketarik ez egotea eta euskarak lekurik ez galtzea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X