Gertakariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskotrenen zerbitzuak etenda jarraitzen du Itziarren

Bi pertsona arin zauritu ziren atzo, Euskotrenen unitate bat trenbidetik atera zenean Sakonetako tunelean, Itziar gainean (Gipuzkoa), luizi baten ondorioz.
Bi zauritu arin, Euskotreneko unitate bat errailetatik atera delako. Argazkia: @SuhiltzaileGIP

Trenbideko trafikoak etenda jarraitzen du Itziarren, atzo Euskotreneko unitate bat trenbidetik atera ostean.

Ondorioz, Bilbora doazen bidaiariak autobusez joango dira Zumaiatik Elgoibarrera, eta Donostiakoak autobusez eramango dituzte Debatik Zumaiara.

Istripua 07:00etan jazo zen. Ordu horretan, gidariak bat-batean gelditu behar izan zuen trena, Debako tunelaren zati bat behera erortzen ari zelako, Euskal Trenbide Sareko (ETS) iturriek jakinarazi dutenez.

24 bidaiari eta bi makinista zihoazen trenean: horietako bi arin zauritu ziren, eta tokian bertan artatu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X