Marta Calvoren desagertzeagatik atxilotutako gizonak zatitu egin zuela aitortu du
Marta Calvoren desagerpenaren susmagarri nagusiak Guardia Zibilaren esku utzi du bere burua gaur (asteazkena), eta aitortu du emakumea zatitu eta gorpuaren zatiak hainbat edukiontzitik bota zituela.
Ikerketako iturriek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez, 38 urteko gizon horrek agenteei adierazi die bera dela 25 urteko Marta Calvoren heriotzaren egilea.
Susmagarria gaur goizean entregatu du bere burua Guardia Zibilak Carcaixenten (Valentzia) duen postuan, eta bertan atxilotu dute, galdeketa egin eta hurrengo orduetan epailearen esku uzteko.
Gizonak delitu-aurrekariak ditu, eta azaroaren 7an 25 urteko neskaren arrastoa galdu zenetik, non zegoen ez zekiten. Neskak berarekin egin zuen hitzordua Internet bidez, Manuelen (Valentzia).
Agenteek susmagarri nagusiaren etxebizitza eta hura bizi izan zen beste bat miatu dituzte egunotan, eta haren ibilgailu bat aurkitu dute. Ibilgailua desegiten saiatu zen, eta pista bila ere aztertu dute.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak