Zazpi alerta laranja ezarri dituzte gaurtik larunbatera arte, haize eta olatuengatik
Giro makurra iragarri du datozen egunetarako Euskalmetek. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak zazpi alerta laranja ezarriko ditu gaurtik larunbatera, itsasoan 7 metroko olatuak izan daitezkeelako eta haize-boladek orduko 120 kilometroko abiadura gaindi dezaketelako. Horrez gain, hainbat abisu hori jarriko dituzte indarrean.
Meteorologia eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak bidalitako oharraren arabera, gaur, 21:00etatik 24:00etara, alerta laranja izango da indarrean haizeagatik. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete kostaldeko haizeguneetan. Bestalde, barnealdeko mendi inguruetan mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezake.
Horrez gain, prezipitazio iraunkorragatik abisu horia ezarri dute ostegun eguerditik ostiraleko eguerdira isurialde atlantikoan. Zenbait lekutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezke, bereziki Gipuzkoa ekialdean.
Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik bi abisu hori egongo dira indarrean, bata nabigazioarentzat, egun osoan, 5 metroko olatuengatik, eta bestea, olatuek kostaldean kalteak egin ditzaketelako, 15:00etatik 18:00etara, 4-4,5 metroko olatuak espero baitira.
Bihar zakartu egingo da denboralea
Giroa are gehiago makurtuko da ostiralean. Izan ere, lau alerta laranja jarriko dituzte indarrean. 7 metroko olatuengatik, bat nabigaziorako, egun osoan, eta beste bi, kostaldeko eraginagatik, 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Haizeagatik, beste alerta laranja bat ezarriko dute gauerditik 09:00etara, ufadek orduko 120 kilometroko abiadura gaindi dezaketelako.
Halaber, beste hiru abisu hori izango dira indarrean itsasaldeko arriskuagatik, eta bestea haizeagatik (haizeguneak ez diren tokietan) eta euriteengatik.
Larunbaterako, berriz, bi alerta laranja aktibatuko dituzte: bata nabigazioarentzat, gauerditik 09:00etara, eta bestea kostaldeko inpaktuagatik, 04:00etatik 07:00etara.
Horrez gain, bi abisu hori izango dira itsasaldeko arriskuagatik, 4-5 metroko olatuak espero baitira, gauerditik 09:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Donostiako Pasealeku berria itxiko dute. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Hondartzak eta kostaldeko pasealekuak itxita, Donostian
Aurreikuspen horren aurrean, Donostiako Udalak hiriko hondartza guztietarako eta kostaldeko pasealekuetarako pasabideak itxiko ditu, eta isuna jarriko die baimenduta ez dauden eremuetara sartzen direnei.
Martin Ibabe Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotziak azaldu duenez, "azken egunotako denboralerik gogorrena" izan daiteke, eta Udalak "alerta gorriari dagozkion prebentzio neurriak" hartu ditu.
Udalak herritarren laguntza eskatu du, eta kostaldean altuera handiko olatuen eraginak duen "erakargarritasuna" gorabehera, debekatutako guneetan ez sartzeko eskatu du, eta hesiak jarriko dituzte. "Kursaaleko terrazatik edo Urgull menditik izango dute horretarako aukera, baina Pasealeku Berriko sarbideetatik ezingo dira sartu", esan du.
Alerta egoerak indarrean auden bitartean (ostiraleko 00:00etatik larunbateko 08:00etara), hondartzetarako pasabidea itxita egongo da, baita Pico del Loro, Haizearen Orrazia (Ondarretako jaitsieratik) eta Paseo Berria (Nautikotik) zein Salamanca pasealekua (General Jauregitik) ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainian aktibo dauden sute handien bilakaera ona dela eta, murrizketak kentzen hasi dira hainbat eremutan
Azken datuen arabera, suteek 50.000 hektarea inguru kiskali dituzte Avilan, 28.000 bat Madrilen eta 8.500 inguru Castellon.
Madrilgo Auzitegi Nagusiak Mina Muga proiektuaren meatze-emakidaren alde egin du, Ekologistak Martxan taldeak helegitea baztertuta
Meatze-proiektua Nafarroa eta Aragoi arteko mugan ezarri nahi du Geoalcali enpresak.
Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan
EGUNERATZEA (2026/07/13) Ertzaintzak ikerketa amaitu du eta ez du kriminalitate zantzurik aurkitu.
12 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati pisukidea bortxatzeagatik, Nafarroan
34 urteko biktima eta haren bi alabak egoera oso zaurgarrian zeuden, eta erasotzailearekin etxebizitza partekatzen jarraitu behar izan zuten. Hark abusuak egin zizkion berriz ere.
Kaleko afari solidarioak debekatu egin ditu Donostiako Udalak, "bizikidetza arazoak" argudiatuta
Jon Insausti alkatearen arabera, kalean otorduak banatzen diren tokietan delinkuentziak gora egin du. Aurrerantzean galarazita egongo da kalean otorduak banatzea Donostian, eta Kaleko Afari Solidarioak taldeak salatu duenez, 300 pertsona baino gehiago afaltzeko alternatibarik gabe utziko dituzte.
La Vall d'Uixóko konfinamendua bertan behera utzi dute, baina gainerako herrietako ebakuazio neurriak mantendu
Castelloko sutearen laugarren eguna da. Haizea ahul dabil eta ikuspen arazoak eragiten ari da, Aemeten arabera. Dagoeneko 8.500 hektarea kiskali dira.
Murriztu egin da Madrilgo suteen mehatxua, baina beroa dator
Espainiako Gobernuko iturriek ohartarazi dutenez, sutea oraindik ez dago kontrolatuta eta "eguraldiak aldakor jarraitzen du".
Albiste izango dira: Espainiako eta Frantziako suteak, alerta laranja beroagatik eta kaleko afari solidarioen debekua Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
48 ordu Espainia erdialdeko suteak geldiarazteko, beroa dator eta
Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira.
Vall d'Uixoko suteek 8.500 hektareak erre dituzte jada, baina egoerak hobera egin dezake gauean
Goizean ezin izan dituzte aire bidezko baliabideak erabili keagatik. "Gauari begira, aurreikuspen meteorologiko nahiko onekin iritsiko gara, mendebaldeko haize nahiko leunarekin, eta horri esker lan egin ahal izango dugu", azaldu du du zuzendari operatiboak.