DENBORALEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argaren uraldiak ez du aparteko kalterik eragin Nafarroa erdialdean

Foru Erkidegoko errepide sare nagusia ere bere onera etorri da, eta NA-30 errepidea bakarrik dago itxita, Iruñean, Landabengo sarreran, atzo izandako uholdeengatik.
Arga ibaia, atzo. Argazkia: EiTB.
Arga ibaia, atzo. Argazkia: EiTB.

Atzoko denboraleak gogor astindu zituen Nafarroako bazterrak, baina okerrena pasatu dela dirudi. Arga ibaiaren uraldiari so egon dira gau osoan Foru Erkidegoko larrialdietako zerbitzuak, baina uste baino eragin txikiagoa izan du erkidegoaren erdialdean.

Hainbat lekutan ibaiak gainezka egin badu ere, kalteak ez dira handiak izan, Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez. Bigarren mailako hainbat errepide itxi egin behar izan dituzte, baina sare nagusia zabalik dago. Iruñean, Landabengo poligonoaren sarbidean, dago arazo bakanetakoa: NA-30 bidea itxita dago pare horretan, atzoko uholdeen ondorioz.

Besteak beste, Faltzes, Funes eta Caparroso herrietan zegoen alerta jarrita gaur goizaldean, eta, aurreikusita bezala,  01:30 inguruan Argak gainezka egin du Funesen.  Halere, uholdeak ez dira larriak izan, hainbat bide eta lursail urez estalita geratu badira ere.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X