Samoan eta Kiribatin egiten diote ongietorria Urte Berriari beste inon baino lehenago
Non egiten diote ongietorria Urte Berriari beste inon baino lehenago? Bada, Samoan eta Kiribatin. Hain zuzen ere, Euskal Herriko 11:00etan iritsi da 2020 Ozeaniako bi herrialde horietara, alegia, Kanpaiak entzun eta mahatsak jateko hamahiru ordu falta zaizkigula. Data Aldaketaren Nazioarteko Lerroak eragiten du hori; izan ere, Lerro horrek zehazten du herrialde bakoitza zein egunetan bizi den.
Kiribati uhartetar herrialdea da. Australiako ipar-mendebaldean dago, eta 33 koral-uhartek eta sumendi-uharte batek osatzen dute. 1979tik da Estatu independentea, eta 1999an sartu zen Nazio Batuetan. Bertan, Urte Berriari ongietorria egiteko ospakizunak Kiritimati uhartean oinarritzen dira; izan ere, hori da jendeztatutako munduko lehen tokia urtea estreinatzeko. Caroline uhartera iritsi da lehenago 2020, hori bai, Kiribatiko lurralde ekialdetarrena baita.
Samoari dagokionez, bitxikeria bat dago: duela hamar urte baino gutxiago daramatza urte berriari ongietorria beste inork baino lehenago egiten. Hain zuzen ere, 2011n hasi zen horrela egiten. Samoa 1962tik da independentea, eta 1976tik da Nazio Batuetako kide; nolabait, 2011ko abenduaren 30ean ez zuten ezer ere egin bertako herritarrek, egun hori Samoan ez baitzen existitu. Samoarrak abenduaren 29tik 31ra igaro ziren, zuzenean, urte hartan.
Zergatik aldatu zuten egutegia? Xedea izan zen herrialdeko ekonomia bultzatzea, Zeelanda Berriarekin, Australiarekin eta Txinarekin negozioak eginez; horretarako, ordutegia hiru herrialde horietakoa kontuan izanik moldatu zuten. Eta nola egin zuten hori? Erraz: Data Aldaketaren Nazioarteko Lerroko ezkerretara mugitu ziren.
Samoa Estatubatuarrera, inora baino beranduago
Ordura arte, Samoa izaten zen Urte Berriari "kaixo" esateko azken herrialdeetako bat. Eta horrela jarraitzen du Samoa Estatubatuarrak; Samoaren ekialdean dago AEBrena den lurralde hori, eta 2020 inon baino beranduago iritsiko da bertara, jendeztatutako lurraldeak kontuan izanik, behintzat. Samoako Gobernuak 2011rako erabakitako data-aldaketan tartean ez zegoenez, Samoa Estatubatuarrak jarraitzen du ospatzen Urte Berria euskal herritarrok baino hamabi ordu geroago, beti egin izan duen bezala.
Data Aldaketaren Nazioarteko Lerroak eragiten du, esan bezala, hau dena. Ozeano Barean marratutako lerro irudikaria da; ez da zuzena, hainbat herrialdek euren mesederako kokatzen baitute eskuinetara ala ezkerretara. Horrek zehazten du zein egun den munduko herrialde bakoitzean. 'Munduari bira 80 egunetan' eleberrian (Jules Vernerena da, eta 1872an argitaratu zuten), Phileas Fogg protagonistak Eguzkirantz egin zuen bidaia, mendebaldetik ekialdera, Lerroa ezkerretik eskuinetara zeharkatu zuenez, egun bat irabazi zuen Fogg jaunak, eta egindako apustuan garaile atera zen.
Sydney izan da 2020 sartu den munduko lehen hiri handia; bertan, Euskal Herriko 14:00etan egin diote ongietorria Urte Berriari, ohi bezala. Sydneyko Operaren inguruan, milaka eta milaka lagun bildu dira ospatzeko; Kiribatin eta Samoan 2020ko urtarrilaren 1eko 03:00etan zeuden orduan, dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskalak 22 urteko kartzela-zigor eskaera mantendu du Lukas Agirreren hilketaz akusatuentzat
Emakume bat ere epaitzen ari dira, akusatuak estaltzeagatik, eta fiskalak 3 urteko espetxe-zigorra eskatu du horrentzat.
Euskaldunon Kontseiluaren erronka: 300.000 euskaldun gehiago 2036rako
'Pizkunderako Erronka 2036. Larrialditik indarraldirako jauzia' txostena aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak: orain arteko euskalduntze erritmoa bizkoiztea eta urtero 30.000 hiztun irabaztea proposatzen da. Modu horretan, erabileran % 20ko langa gainditzea aurreikusten dute.
Bilboko Pagasarribide eskolako familiek protesta egin dute, geletako beroari aurre egiteko premiazko neurriak eskatzeko
Azken aste honetan gutxienez lau pertsona artatu behar izan dituzte Bilboko zentro honetan bero-kolpeak jota. Horregatik, ikasleen familiak kalera atera dira ikasgeletako beroari aurre egiteko premiazko neurriak eskatzeko.
Oreretako Xenpelar Bertso Eskolako irakasle baten erasoak salatu dituzte eta Udalak bertan behera utzi du eskolaren jarduera
Bertsozale Elkarteak, Oreretako Mugimendu Feministak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak salatu dutenez, bertso-irakasle horrek “bere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu ditu modu sistematizatuan botere-harremanak garatzeko eta erasotzeko”. 2018an jaso zuen lehen salaketa eta ordutik hona neurriak hartu badira ere, erasoek jarraitu egin dute. Errenteriako Udalak jakinarazi du Bertso Eskolako zuzendaritzako kide batek guxtienez babestu duela erasotzailea eta, beraz, Udal zerbitzua izanik eta egoeraren "larritasunaz" jabetuta, bertan behera utzi du eskolaren jarduera.
Bilboko Pagasarribide eskolako beste adin txikiko bat ospitalera eraman dute, bero kolpeak jota
Astebetean beroagatik ikastetxe horretan artatu behar izan duten laugarren ikaslea da.
Bilboko hainbat ikastetxe publikotako guraso elkarteek beroari aurre egiteko erakundeen "utzikeria" salatu dute
Bilboko hainbat eskola publikotako guraso elkarteek salatu dutenez, beroaren ondorioz ikasgeletan gertatu diren lipotimia edo gastroenteritis kasuak onartezinak dira, eta esku hartzeko eskatu diete erakundeei. Are gehiago, berehalako neurriak hartzea eskatu dute.
Senegalen hil zen arrantzale lekeitiarraren gorpua Dakarren da dagoeneko, autopsiaren zain
Azken orduak Dakarreko portu parean ainguratuta egon ostean, agintarien ikuskaritza pasa du eta baimena jaso du porturatzeko. Joan den asteazkenean hil zen arrantzalea ontzian, lanean zela. Heriotza ez traumatikoa izan zen. Autopsia egin ostean hasiko dituzte aberriratzeko tramiteak.
Nafarroan bizi den gizon bat atxilotu dute Errioxan gazte bat hiltzea egotzita
Erasoa Fuenmayorren gertatu da, Logroñotik 14 kilometrora. Hildakoaz gain, emakume bat zauritu da eta ospitaleratu egin dute.
Auto-ilara luzeak GI-20 errepidean, Donostian, Bilborako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz
Auto-ilara luzeak daude GI-20 errepidean, Donostia parean, Bilborako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz.
119 pertsona identifikatu dituzte Gasteizko URSSA eta EGA fabriketan, eta beren gauzak aterarazi dizkiete
Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Udaltzaingoak dispositibo bat jarri dute abian Adurtza auzoan abandonatuta dauden bi lantegietan, "osasungarritasun" arrazoiengatik. Operatiboan hainbat objektu aurkitu dituzte, eta nondik datozen ikertzen ari dira.