Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek eraso egin dio emakume bati Gasteizen

Gizona emakumea bortxatzen saiatu da, bere etxean zeudela. Ertzaintzak atxilotu egin du Zabalgana auzoan, igande goizaldean gertatu omen zen erasoaren egilea izatea egotzita.

Gizon bat emakume bat bortxatzen saiatu da egin dio emakume bati Gasteizen, Zabalgana auzoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du, sexu-eraso ahalegin baten ustezko egilea delakoan. Atxilotua epailearen esku utzi dute astelehen honetan.

Segurtasun Sailaren esanetan, erasoa igande goizaldean jazo zen, hilaren 12an. 03:00ak aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari emakume bat negarrez ari zela Zabalgana auzoko etxe baten atarian. Herritarren babeserako patruila batek bertan aurkitu zuen emakumea; oinutsik eta arropa gutxirekin zegoen, eta ezpainetan lesio bat zuen.

Emakumeak jakinarazi zuenez, bertako etxebizitza batean bizi zen gizon bat berarekin harremanetan jarri zen, diruaren truke sexu-harremanak izateko. Etxebizitzan zegoela, bezeroari aldez aurretik adostutako zenbatekoa ordaintzeko eskatu zion. Gizonak erantzun zion gela batean zeukala dirua, eta hara joan ziren, baina, bat-batean, emakumea ohe gainera bota zuen, eta haren gainean jarri zen. Eskuekin jo eta lepotik heldu zion, eta, borrokan aritu ondoren, emakumeak ihes egitea lortu zuen.

Ebasketa-delitu bat

Bertaratutako ertzainek gizonezkoa identifikatu zuten, biktimak adierazitako etxebizitzan baitzegoen, eta atxilotu egin zuten. Emakumeak egindako salaketaren arabera, bere gauzak etxe barruan utzi zituen etxebizitzatik alde egin zuenean, diru-zorro bat tartean, eta, ondoren, 50 euroko billete bat falta zitzaiola egiaztatu zuen. Hori guztia dela eta, atxilotuari eginbideak ireki zaizkio, ebasketa-delitu bat egotzita.

Biktima Gasteizko ospitale batean artatu behar izan zuten, eta atxilotua astelehen honetan eraman dute epailearengana. Gizonak polizia-aurrekariak ditu, besteak beste, iaz antzeko gertakari batengatik atxilotu baitzuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X