Minbiziak eragin dituen hamar heriotzatik hiru tabakoak eragin ditu
Tabakoaren kontsumoa da minbiziaren eragile nagusia, eta gaitz horrek eragindako hamar heriotzatik ia hiruren erantzulea; hori dela eta, Osakidetzak tabakismoa murrizteko programekin duen konpromisoa nabarmendu du Nekane Murga Osasun sailburuak.
Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, minbiziaren hilkortasuna murrizteko, biziraupena areagotzeko eta gaixoen arreta hobetzeko ahaleginean sakontzeko beharra azpimarratu du Murgak.
Minbiziaren ondoriozko hilkortasunak behera egin du EAEn 2001etik 2017ra, nabarmen, gizonen kasuan, urteko % 2ra, eta neurri txikiagoan emakumeen kasuan (% 0,2), Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman dituen datuen arabera.
Gizonen minbiziaren ondoriozko hilkortasunaren beherakada aldi osoan mantendu da, 2001ean hasi zenetik (428,9 heriotza 100.000 biztanleko), baina bereziki nabarmena da 2012tik aurrera, % 2ko murrizketa izan baitu urtean: 2012an 403,2 heriotza 100.000 biztanleko, eta 2017an, 363 heriotza.
Gizonen artean, nabarmen jaitsi da laringeko minbiziaren, esofagoaren, ahoko barrunbearen eta faringearen, urdailaren, birikaren, prostataren eta, 2012tik, kolon-ondestearen ondoriozko heriotza-tasa, baina nabarmen igo da mesoteliomaren, nerbio-sistema zentraleko minbiziaren, pankreen, leuzemien eta gibelaren kasuan.
Emakumeen heriotza-tasaren beherakada ez da estatistikoki esanguratsua: 100.000 biztanleko 177,3koa zen 2001ean, eta 164,6koa, 2017an. Nabarmen jaitsi da besikulako eta behazun-bideetako eta urdaileko minbiziaren ondoriozko emakumeen heriotza-tasa, eta nabarmen igo da biriketako, ahoko eta faringeko minbizian eta pankreakoetan.
Murgak azpimarratu duenez, hilkortasunaren etorkizuneko murrizketek zerikusia izango dute gaixotasunaren eta terapia berrien ezagutza molekular hobearekin, ikerketako aurrerapenak praktika klinikora eramatea lortzen den neurrian.
Ildo horretan, Murgak gogorarazi du Osakidetzak 390 ikerketa-proiektu mantentzen dituela martxan onkologia-arloan, eta euskal osasun-sistema publikoaren ikerketa-arlo nagusietako bat dela, 8,7 milioi euroko finantzaketarekin.
Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatuaren Aholku Batzordea
Bestalde, Murgak iragarri du gaur eratu dela Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatuko Aholku Batzordea, eta, hain zuzen ere, onkologiaren esparruan hasiko dela lanean, eta etorkizunean medikuntzaren beste eremu batzuetara zabalduko dela, hala nola gaixotasun arraroetara edo gaixotasun kardiobaskularretara.
Sailburuak azaldu duenez, medikuntza pertsonalizatuaren arloa etengabe garatzen eta berritzen ari da, eta uste du kontseilu berri hori funtsezko tresna izango dela Sailari aholkua emateko esku-hartze medikoak pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko orduan. Horrek berekin ekarriko du prebentzio-ekintzak, ekintza diagnostikoak eta terapeutikoak aplikatzea, arriskuei aurrea hartzeko eta arriskuak saihesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.