Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Droga proban positibo eman duen gidari batek bi pertsona harrapatu ditu Iruñean

Bi gazteak larri zauritu dira Gipuzkoa Etorbideko espaloian, zihoazenean.

Bi gazte larri zauritu dira auto batek harrapatuta Iruñeko Gipuzkoa etorbideko espaloian zihoazenean. Gazteak harrapatu dituen gidariak positibo eman du droga proban, eta gidabaimena ez zuen indarrean.

Gertakaria 17:40 aldera izan da, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Gidariak autoaren kontrola galdu du eta mutil bat eta neska bat harrapatu ditu, kontrako norabidean zihoan beste auto bat jo aurretik.

Zaurituak anbulantzia medikalizatuetan eraman dituzte Nafarroako Ospitalera.

Auto-gidariak positibo eman du droga proban, eta udaltzainak ohartu dira gidabaimena indargabetuta zeukala puntu galeragatik. Hori horrela, komisaldegira eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X