Ibilgailu bat trabatuta geratu da Bidezabaleko metro geltokiko sarreran
Ibilgailu bat trabatuta geratu da Algortako (Getxo) Bidezabal metro geltokiko atean, maniobrak egiten ari zen bitartean. Getxoko Udaltzaingoak emandako datuen arabera, ez da zauriturik izan ezta kalte materialik ere.
Ezbeharra ostiral goizean izan da, gidaria maniobrak egiten ari zela. Getxoko Udaltzaingoa geltokira gerturatu da gertatutakoa argitzeko.
Albiste gehiago gizartea
Bilboko Udalak eta konpartsek eraso matxisten, arrazisten eta LGTBIQfobikoen aurkako kanpaina aurkeztu dute Aste Nagusirako
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok erakundeen eta herritarren "konpromisoa eta erantzukizun partekatua" eskatu ditu, eraso matxista, arrazista eta LGTBIQfobikorik gabeko Aste Nagusia bizitzeko.
Arrisku handiko baso-sute askok kontrolik gabe jarraitzen dute Espainian
Dozenaka baso-sutek Espainiako hainbat puntu astintzen jarraitzen dute, eta dagoeneko milaka hektarea kiskali dituzte. Suhiltzaileak sute-egun berri bati aurre egiten ari dira asteazken honetan, eta foku nagusiak Ourensen, Leonen eta Zamoran daude.
Bost pertsona espetxeratu dituzte Donostian pertsona bat jipoitzeagatik, hura lapurtzeko
Gertaera igandean izan zen, 7:30ean, Egiako pasabidean, Gipuzkoako hiriburuko autobus geltokiaren inguruan, bost pertsonak beste bati eraso egin zietenean, lapurtzeko. Epaileak bostak espetxeratzeko agindu du eman du.

Irungo Udalak martxan du Itzulera Operazioa, hirian ibilgailuen trafikoa arinduko duena
Joan den ostegunean jarri zuen martxan ekintza plana Udalak. Helburu nagusia da Irunera iritsi nahi duten tokiko ibilgailuei sarbidea lehenestea.
Arabako Foru Aldundiak Gorbeiako jarduerak murriztuko ditu oreinen orroaldi garaian, irailaren 8tik urriaren 10era
Debekatuta egongo da ibilgailuen trafiko osoa, zuraren, egurraren, larreen, luberritzeen edo baimendutako ikerketa zientifikoen aprobetxamenduekin lotutako berariazko baimena duten kasuetan izan ezik.
Espainian kiskaltzen ari diren suteen ondorioz milaka lagun etxetik aterarazi dituzte
Egoera kezkagarria da Espainiako Estatuan, sute asko baitaude piztuta. Azken orduetan 7.000 lagun baino gehiagok gaua etxetik kanpo pasa dute eta bi pertsona hil dira suteen ondorioz, bat Madrilen eta bestea Leonen.
Baso-suteen erdia baino gehiago nahita eragindakoak izaten dira
Azken orduetan hainbat pertsona atxilotu dituzte baso-sute ezberdinen erantzule gisa, Avilako suhiltzaile bat, kasu, 2.200 hektarea baino gehiago erre baitzituen, antza, lana lortu asmoz.
Zarrakazteluko sutea freskatzen eta kontrolatzen jarraitzen dute
Gauean bertan lan egin duten suhiltzaileei txandaka egiten zaie lan 8:00etatik. Suhiltzaileek freskatze-lanak eta puntu beroen kontrola egingo dituzte asteazken goizean.
Gasteizko kaleetan bizi diren 50 bat maliar, asiloa noiz tramitatzeko zain
Maliko 50 bat asilo-eskatzaile kalean bizi dira Arabako hiriburuan. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio azkarrago bideratzeko EAEn dauden asilo-eskatzaileak inguruko erkidegoetan kolektibo horiei arreta emateko dauden zentroetara, haietan plaza "libreak" baitaude.
Kontrolpean da Errioxan piztu eta Bastidara iritsi zen sutea
Errioxako San Pelaio mendian piztu zen sua, eta ordubete pasatxoan egin zuen salto Arabara, haizearen eraginez.