Drogak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Droga-trafiko sare bateko burua atxilotu dute Bilbon

Atxilotua 14 kilo heroinarekin atzeman dute. Bestalde, Oiartzunen 35 urteko gizon bat atxilotu dute 192 marihuana landarerekin.

Droga-trafiko sare bateko burua atxilotu zuten joan den otsailaren 4an Bilbon. Atxiloketa, Euskadiko Polizia Judizialeko Brigadak eta Prateko aireportuko (Bartzelona) Polizia Judizialeko Taldeak elkarrekin egindako operazio baten baitan egin zen. Guztira, 14,260 kilo heroina atzeman zituzten. Halaber, Espainian droga sartzeaz arduratu zen beste gizon bat ere atxilotu dute Prat aireportuan.

Prat aireportuko Polizia Judizialeko taldeak pertsona bat atxilotu zuen 2019ko apirilaren 13an, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Plaka erradiologiko bat egin eta bere organismoaren barruan substantzia zuri baten 653 gramo zeramatzala egiaztatu zuen. Substantzia hori 73 bola/zilindrotan banatuta zegoen, eta Coca-Testa egiterakoan positibo eman zuen.

Lortutako datuak kontuan hartuta eta atxilotua estupefaziente horren garraiolari gisa katalogatu ondoren, droga hartzailea nor zen ezagutzeko ikerketa hasi zuten, sistema horrek hornitzen zuen sarea bertan behera uzteko.

Ikerketa aurrera joan ahala, Poliziak sarearen arduraduna identifikatu eta droga Bilbora eramaten zela egiaztatu zuen eta horren ondoren egin zen atxiloketa.

Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen 192 marihuana landare garraiatzeagatik

35 urteko gizon bat atxilotu dute Oiartzunen (Gipuzkoa), ibilgailu batean 12 zabor poltsatan banatutako 192 marihuana landare zeramatzala atzeman ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Egun bat beranduago, Errenterian duen etxebizitzan agenteek substantzia bereko 147 landare eta 192 loreontzi atzeman zituzten.

Agenteek jada ikerketa irekita zute, bizilagun batek etxebizitza bateko leiho batean marihuana usain handia zeukan aireztapen-hodi bat jarri zutela ohartu zirelako.

Une horretatik aurrera, gizona substantzia hori lantzen eta saltzen aritzeko aukeraren aurrean, ikerketarekin aurrera egin zuten, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu baten aurrean. Joan den asteartean gizona Oiartzunen atxilotu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X