LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legearen proiektua onartu du Sanchezen Gobernuak
Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du Hezkuntzaren Lege Organikoa Aldatzeko Lege Organikoaren (LOMLOE, gaztelaniazko siglak) proiektua. Isabel Celaaren Ministerioak egindako erreforma hau duela urtebete onartu zen, 2019ko otsailaren 15ean, hauteskundeak aurreratu ziren egun berean, eta, ondorioz, tramitazio parlamentarioa eten egin zen.
"Espainiako hezkuntza sisteman eragin eraldatzaile handia izango duen hezkuntza proiektu oso baten lehen pieza da, bikaintasunean eta zuzentasunean oinarrituko dena", laburbildu du Celaak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. "Inor ezin da atzean geratu, herrialde batek guztion talentua behar duelako", aldarrikatu du.
Celaak azpimarratu duenez, "irakaskuntza pertsonalizatua da LOMLOEren bihotza", eta helburu nagusien artean du "ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste edozein motatakoengatik bereiztea" saihestea; horregatik, ezabatu egingo ditu Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoak (LOMCE) Bigarren Hezkuntzan egin zituen ibilbideak.
Horrenbestez, LOMLOEk erabat indargabetu nahi du indarrean dagoen LOMCE, Alderdi Popularrak 2013an onartutakoa. LOMCE edo 'Wert Legea' zalantzan jarri dute ordutik hezkuntza komunitatearen zati handi batek. Haren indargabetzea behin eta berriz agindu du PSOEk, eta sozialistek eta Unidos Podemosek sinatutako koalizio gobernu akordioaren puntuetako bat ere bada.
Celaak hezkuntza etapa bakoitzerako erreformaren asmoetako batzuk zehaztu ditu. Horren harira, Haur Hezkuntza 0 eta 3 urte bitartean zabaltzeko "ahaleginaz" hitz egin du. Halaber, Lehen Hezkuntzan zikloen araberako ebaluazioa egingo da, etapa horretan "nahi ez diren errepikapenak" areagotu ez daitezen; izan ere, 'Wert Legea' ezarri zenetik % 15 hazi da.
Bigarren Hezkuntza "etapa erabakigarria" da ministroaren iritziz, eta "talentuen kanalizazioa" ezabatuko da, 13 urte betetzen dituztenean LOMCEk ikasleentzat egindako ibilbideei erreferentzia eginez. "Oztopoak zeuden tokian etorbide zabal bat ezarri dugu, Bigarren Hezkuntzako titulaziora daramaten bide desberdinekin. Zer prestakuntza gutxiago izan behar du espainiar batek DBH baino", esan du Celaak bere erreformaren helburuetako bat azpimarratuz: Bigarren Hezkuntzan tituludunen kopurua handitzea.
Celaak gogorarazi duenez, haren hezkuntza erreformak Eskola Kontseiluei erabakitzeko ahalmena itzuli nahi die, Lanbide Heziketa sustatu, garapen iraunkorra ikasgeletan sartu eta egungo curriculuma eraldatu, "entziklopediko eta memoristikoegia" delakoan.
Erlijioa "borondatezkoa" izango da
Kazetarien galderei erantzunez, Celaak azaldu du Erlijioa ikasgaiak "derrigorrezko eskaintza" eta "borondatezko onarpena" izango duela, nahiz eta ez duen orain arte bezala "ispilu ikasgairik" izango. Ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxe pribatuei itunak kentzeari buruz, ministroak "kategorikoki" adierazi du "lehentasunez" itunduko dela bereizten ez dituzten ikastetxeekin.
Era berean, Celaak ziurtatu du arauak "erabat" errespetatzen dituela Konstituzioa eta haren 3. artikulua, baita gaztelaniaren irakaskuntzari buruz Auzitegi Gorenak emandako epaiak ere. Zehazki, adierazi du legeak ezartzen duela derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran ikasle guztiek gaztelania eta beren autonomia erkidegoko hizkuntza koofiziala jakitea eta erabiltzeko gaitasuna izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.