TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berreskuratu dituzte Urumean hildako hiru pertsonen gorpuak

Bost pertsona zihoazen ibilgailuan; bi onik atera dira eta beste hirurak desagerturik zeuden. Azken horiek auto barruan topatu dituzte.
18:00 - 20:00
Hiru desagertuen gorpuak erreskatatu dituzte Hernanin

Hiru pertsona, 59 urteko emakume zuiarra (Araba) eta 56 eta 58 urteko bi gizonezko, donostiarra eta zarauztarra, hurrenez hurren, Urumea ibaian desagerturik zeuden, gauerditik, auto batek kontrola galdu eta uretara erori ondoren, Hernaniko Osinaga auzoan. Gorpuak arratsaldean aurkitu dituzte.

Arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute ibilgailua urpean. Desagertutako hiru pertsonen gorpuak auto barruan topatu dituzte geroago.

Une horretan urpekariek ez dute auto barrua argi ikusterik izan korronte indartsuaren eta ura oso zikin zetorrelako azken orduetako euriteen ondorioz, hiru desagertuak auto barruan zirela egiaztatzeko.

Garabi batek ibilgailua ibaitik atera du gauean. Hiru pertsonaren gorpuak topatu dituzte barruan. Ezin izan dute autotik atera, istripua gertatu ondoren.

21:00ak aldera garabia bertaratu da, eta azkenean autoa uretatik atera ahal izan du, hiru desagertuen gorpuak barruan zirela.

Hiru gorpuak Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dituzte, bertan autopsia egiteko.

Bost pertsona zihoazen ibilgailuan, eta bik euren kabuz ateratzea lortu dute, biak 59 urtekoak eta bata zuiarra eta bestea donostiarra. Horietako bat ibaiaren ertz batean aurkitu dute larrialdietarako zerbitzuetako langileek, adar bati helduta eta hipotermia zantzuekin. Biak ospitalera eraman dituzte, Tolosako Asuncion Klinikara eta Donostiako Poliklinikara. Biak onik daude.

Gauerdian izan da istripua, hainbat sagardotegi dauden auzo batean. Antza, errepidea ez da oso zabala, eta bi auto gurutzatzen ari zirenean, horietako bat, Citroen Berlingo markakoa, gehiegi baztertu da eta amildu egin da, ibairaino. Azken egunotako euri jasen ondorioz, ibaia hazita dator, eta autoa aurretik eraman du.

Biktimen senideak eta lagunak Urumea ibaiaren ondoan, Hernanin (Gipuzkoa). Argazkia: EFE

Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietarako zerbitzuetako langileak daude istripua izan den tokian. Eguna argitu orduko, txalupa batekin hasi dira ibaian bilaketa lana egiten.  Helikopteroz ere ingurua arakatu dute.

Pedro Anitua Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak jakinarazi duenez, hiru eremutan izan dira lanean. Batetik, ibilgailua ustez urperatzen hasi zen lekuan suhiltzaile talde batek bilatu du. Sakonera handiena (sei metro) dagoen tokian, berriz, Ertzaintzako urpekariek lan egin dute, eta  Gurutze Gorriko kideek Karabel zubiaren ingurua arakatu dute. 

Ur emari handiaren eta korronteen ondorioz, bilaketa lana oso zaila izan da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X