Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira sute batean Iruñean, kea arnastuta

Zaurituetako bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. Zaurituen egoera ez da larria. Sukaldean kalteak eragin ditu suteak.
Bi pertsona zauritu dira sute batean Iruñean, kea arnastuta. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Bi pertsona zauritu dira sute batean Iruñean, kea arnastuta. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Bi pertsona artatu behar izan dituzte Iruñean, kea arnastu ondoren, horietako bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. Alde Zaharreko sukalde batean sua piztu da.

Suhiltzaileek Twitter sare sozialean jakitera eman dutenez, zaurituen egoera ez da larria, eta ospitalera badaezpada eraman dituzte.

Trinitarios parkeko suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali dute. Sukaldean kalteak eragin ditu suteak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X